BERRIAK

Ikastola loratzea euskararen bitartez

Ikastola_loratzea_euskararen_bitartez

MP3 jaitsi

Biarritzeko Itsas Argi ikastolak kanpaina bat sortu du euskararen erabilpena sustatzeko, ikastolaren erabiltzaileei zuzendua. Afixen koloreak eta grafismo eder bat lantzeaz gain, burasoak, haurrak eta ikastolako langileak inplikatu nahi dituzte euskararen baloratze lan hortan.

Arantxa Idieder mintzatu da Ikastolako buraso den Mixel Aurnaguekin.

2019ko Urriaren 25a

BERRIAK

Sarako gaztetxeak 30 urte

Sarako_gaztetxeak_30_urte

MP3 jaitsi

Bazkarirako izenak eman deituz: 06 81 67 22 35. Olatz Idoate mintzatu da gaztetxeko 4 kideekin.

Xehetasunentzat gaztetxearen orrialdea.

2019ko Urriaren 24a

BERRIAK

"Eman dugu zapi bat begietan, itsua bagina bezala"

Eman_dugu_zapi_bat_begietan__itsua_bagina_bezala

MP3 jaitsi

BrikaBrak Xalbador kolegioan, jateko edateko eta animazioekin.

2019ko Urriaren 24a

BERRIAK

Herriko bozen gatazkak umorearekin antzeztuak

Herriko_bozen_gatazkak_umorearekin_antzeztuak

MP3 jaitsi

Testua oinarri bainan moldaketa ttipi batzuekin, Piarres Larzabalen obrak duen gaurkotasuna, ere egokitu dute. Arantxa Idieder mintzatu da bi aktorekin, Bernadette Luro eta Peio Bixoko Berhokoirigoinekin.

Herriko Bozak Antzerkia, igande huntan urriaren 27an, atsaldeko 5.30tan, Arruntzako erdiko gelan.

2019ko Urriaren 23a

BERRIAK

Festa AgriKulturala baratze partekatua ospatzeko

Festa_AgriKulturala_baratze_partekatua_ospatzeko

MP3 jaitsi

Breuer gunearen bihotzean den Artotekafen mintzatu da Panpi Mercapide Teo Salomon-ekin.

Animazio desberdinen berri, grainesdeliberte.com webgunean.

2019ko Urriaren 22a

BERRIAK

Ospitalean bizirauteko umorezko 7 aholku

Ospitalean_bizirauteko_umorezko_7_aholku

MP3 jaitsi

Eriaren gidaliburu ttipia, 7 pundutan, ospitalean bizirauteko…hau da Lilia Mary-Domballen konferentzia jestukatuaren gaia. Urriaren 19an, larunbat arratsean 8.30tan Kanboko AIEC gelan emango du.

Bere esperientziatik abiatu da Uztariztarra, bere bizipenen aipatzeko, manera umoretsuz.

Panpi Mercapide mintzatu da harekin.

2019ko Urriaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016