BERRIAK

Diegoren 10 urteak ospatuko ditu Euskal Herriko Semeak elkarteak

diegoren-10-urteak-ospatuko-ditu-euskal-herriko-semeak-elkarteak

MP3 jaitsi

Larunbat honetan, haur elbarrituen eta beraien familiak sustengatzeko ekimena antolatzen du Hazparnen, Euskal Herriko Semeak elkarteak. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta gauean Triki Blinders eta Xutik taldeak ere ariko dira.

Eric Barnetxe, elkarteko kidearekin hitzegin du Kriztof Arotzarenak.

2023ko Urriaren 06a

BERRIAK

Naturopata eta haurdunaldian berezitua den Ihitza Parot instalatu berri da Kanbon

naturopata-eta-haurdunaldian-berezitua-den-ihitza-parot-instalatu-berri-da-kanbon

MP3 jaitsi

Ihitza Parot azken bi urteetan Gure irratian kronikak ematen aritu zen Naturopata izateko ikasketak egiten ari zela.

Diploma eskuratura, Kanbon ireki berri du bere bulegoa. Deneri zuzendua zaio, adin guzientzat, problematika desberdinetan laguntza bat ekartzeko. Azpimarratzekoa da, berezitasun bat landu duela, haurdunaldieri loturiko gaiak menperatzen ditu berezikiago. Haurdunaldiko masaiak egiten ahal ditu adibidez.

Arantxa Idieder joan da Ihitza Paroten kabinete berrira.

2023ko Urriaren 03a

BERRIAK

"Garaian 15 karro baino gehiago izaten ahal ziren, harritzekoa da hala ere"

garaian-15-karro-baino-gehiago-izaten-ahal-ziren--harritzekoa-da-hala-ere

MP3 jaitsi

Lau karro izan dira aurten Lapurtarren Biltzarrean.

Hiru karro, egia erran, Baionako bestetaz, Uztaritze lo egiteko herria izatea salatzeko eta Lapurdi ez dela salgai aldarrikatzeko. Eta laugarren bat, Lapurtarren Biltzarreko kideek beraiek egina, urtez urte gero eta karro guttiago direla salatzeko. Ondotik egunak segitu zuen bazkaria, eta kontzertuekin.

Karroen artean ibili zen Ihintza Arrieta eta erreportaia ekarri digu.

2023ko Urriaren 02a

BERRIAK

Astelehenean eginen dute sartzea AEK-ko ikasleek

astelehenean-eginen-dute-sartzea-aek-ko-ikasleek

MP3 jaitsi

AEK bere sartzea prestatzen ari da azken egun hauetan eta, euskara ikasi edo hobetu nahi dutenek, izena emaieko epe ofiziala aste honetan zuten.

Herri desberdinetan, AEK bakoitzak bere erritmoa atxiki du, Olatz Idoate, Azkaineko Gau Eskolara hurbildu da, eta Sebastien Castet-ekin hitz egin du.

2023ko Irailaren 29a

BERRIAK

Arrast : Joseba Agirrezabalagaren obrak Uztaritzen ikusgai urriaren 26a arte

arrast---joseba-agirrezabalagaren-obrak-uztaritzen-ikusgai-urriaren-26a-arte

MP3 jaitsi

Joseba Agirrezabalaga Azpeitiar artistaren lanak ikusgai dira urriaren 26a arte, Uztaritzeko Ttok arte lekuan.

Erritmoa, errepetizioa eta aldaketaren ideia da nagusi sortzen dituen obretan.

Arte ederrak ikasi ditu 2006a arte, eta ondotik Master bat egin du arte ikerkuntzan. Bainan teoria baino, praktikatu nahi zuela Masterraren ondotik erran dio Joseba Agirrezabalagak Panpi Mercapideri.

2023ko Irailaren 29a

BERRIAK

Jeiki jeiki, Lapurtarren Biltzarra igandean izango da!

jeiki-jeiki--lapurtarren-biltzarra-igandean-izango-da

MP3 jaitsi

Lapurtarren Biltzarra, izanen da asteburuan Uztaritzen, igandean urriaren 1ean.

Hiru urteko etenaldiaren ondotik, talde berri batek bere gain hartu zuen antolaketa, eta aurtengoa 3.edizioa izanen da hauentzat.

Panpi Mercapide bi antolatzailerekin egon da, Xabi Etxegarai eta Thomas Brillaxis-ekin.

2023ko Irailaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2023

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016