BERRIAK

Epaiskan sartzeko parada astearte honetan

Epaiskan_sartzeko_parada_astearte_honetan

MP3 jaitsi

Ideia da parada eskaintzea elkartean sartzu nahi duenari, taldearen funtzionatzeko manera zoin den ezagutzea, giro goxoan.

Arantxa Idieder Epaiskako kide diren Txomin Urriza Luro eta Maindi Murua Berrarekin egon da.

2019ko Irailaren 23a

BERRIAK

Bidarten udazkeneko bestak abiatu dira

Bidarten_udazkeneko_bestak_abiatu_dira

MP3 jaitsi

Ostirale arrats honetan idekitze ofiziala 8etan.

Egitaraua aipatu digu Naia Leconte besta komiteko kideak:

https://www.facebook.com/bidartenea

2019ko Irailaren 20a

BERRIAK

Ibilbide luzea duen Donibane Ziburuko gaztetxeak bere 28 urteak ospatuko ditu

Ibilbide_luzea_duen_Donibane_Ziburuko_gaztetxeak_bere_28_urteak_ospatuko_ditu

MP3 jaitsi

Gehitzekoa ere, berrikuntza bat badela Donibane aldean, DIA! deitzen den interneteko irrati bat.

Egitarau osoa hemen.

Peio Erramouspe gaztetxeko kidearekin egon da Arantxa Idieder.

2019ko Irailaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016