BERRIAK

Azken asteak, Maddiren Trajeria pastorala prestatzeko

azken_asteak_maddiren_trajeria_pastorala_prestatzeko

MP3 jaitsi

Pastoralen lekukoa hartuko du Xaretako Maddiren Trajeria-k heldu den urri erditsutan.

Xareta eremuko dantzari, kantari eta antzezleak jo ta su ari dira azken prestaketa lanetan. Errepika orokorrak igande guziz egiten dituzte eta oraino ez badira piko-pikoan ere, pastorala gorpuzten ari da emeki-emeki. Egun handirako prest izanen direla diote.

Urriaren 15 eta 16an Zugarramurdiko leizeetan eta Saran urriaren 22 eta 23an.

Olatz Idoate errepika batetara hurbildu da, protagonista nagusiekin mintzatzeko.

2022ko Irailaren 16a

BERRIAK

Chimères antzerki taldeak tailerrak proposatuko ditu urte osoan euskaraz

chimeres_antzerki_taldeak_tailerrak_proposatuko_ditu_urte_osoan_euskaraz

MP3 jaitsi

Hendaian 8 eta 11 urte arteko gaztetxoek euskaraz antzerkia lantzeko parada izanen dute ikasturte honetan.

Chimères antzerki elkarteak egiten duen proposamen berria da eta antzerki tailer hauen inguruan mintzatzeko Chimeres antzerki elkartetik David Ondars gomitatu du Maia Muruagak.

Irailaren 20an antolatzen dute informazio bilkura, denentzat gelan arratseko 7tan.

2022ko Irailaren 15a

BERRIAK

Chouffe, Kakolak, Polliki edota Otxalde Lekorneko besten egitarauan

chouffe_kakolak_polliki_edota_otxalde_lekorneko_besten_egitarauan

MP3 jaitsi

Lekorneko bestak dira uda bukaera markatuko duten azken herrietako bestak. Irailaren 15ean, ostegunez hasiko dira aurten, irailaren 19a arte.

Panpi Mercapide mintzatu da komiteko 3 kiderekin, Miren Irungaray, Joanes Curutchague eta Abenttin Dubois.

2022ko Irailaren 14a

BERRIAK

"Helburua sailkapeneko lehen postuak jokatzea da"

_helburua_sailkapeneko_lehen_postuak_jokatzea_da_

MP3 jaitsi

Udaberri huntan arazo ttiki batzu izanagatik, Euskal kosta eskubaloi taldea berriz ere Nazional 1 mailan ariko da aurtengo sasoian, hots Ipar Euskal Herrian euskal talde batek duen mailarik gorenean. Sasoia joan den larunbatean hasi zen, galtze batekin lapurtarrendako 22-18, baina bidea oraino luzea da. Aurkezpen ttiki bat egiten digu Lea Iralde kapitainak, Olatz Idoate egon baita kirolariarekin.

Ez ahantz, Baiona / Mios partida larunbatean irailaren 17an Baionako Lauga gelan arratsaldeko 19.00etatik goiti.

2022ko Irailaren 14a

BERRIAK

Frankismoa salatzeagatik preso egon ziren apezen lekukotasunak Azkainen

frankismoa_salatzeagatik_preso_egon_ziren_apezen_lekukotasunak_azkainen

MP3 jaitsi

Azkainen ondarearen egunen kari bi dokumental eskeiniko dituzte Biltokin.

Ostiralean Lander Garrok zuzendu duen eta kartzela eta gaixotasuna aztertzen duen Tipularen sehaska kanta dokumentala emanen dute arratseko 20.30tan eta larunbatean 18etan Apaiz Kartzela dokumentala, Ritxi Lizartzak, David Pallaresek eta Oier Aranzabalekin zuzendutako lana. Oier Aranzabalekin mintzatu da Maia Muruaga.

Sarrerak egunean berean salgai izanen dira Azkaingo Biltokin, dokumental batentzat sarrera helduentzat, 15 urtetik gorakoentzat 10 eurotan da, bi filmak ikusteko prezioa 14 eurotan da. Prezio apalduak 5 eta 3 Eurotan dira.

2022ko Irailaren 14a

BERRIAK

Jantzien erakusketa, Baiona hiria bere historian kokatuz

jantzien_erakusketa_baiona_hiria_bere_historian_kokatuz

MP3 jaitsi

Baiona hiriaren istorio parte bat, jantziekin kondatua. Hau da proposatzen duena Maritzuli konpainiak Baionako kalostran, oraindik zonbait egunez, asteazkenean irailaren 14an bururatzen baita.

Dantzarien jantziak ezagutzen ditugunak, baita 18 edo 16 garren mendeko dantzari baionarren jantziak ere. Maritzuli konpainiako Jon Olazkuagarekin egin du bisita Arantxa Idiederrek.

Erakusketa Baionako kalostran, Espania karri aldetik sartuz, 9.00 À¢Â€Â“ 12.30 eta 14.00 eta 18.00ak artean irailaren 14a arte.

2022ko Irailaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016