BERRIAK

Iban Arruferia zizelkaria Senpereko eskulangileen merkatuan

iban_arruferia_zizelkaria_senpereko_eskulangileen_merkatuan

MP3 jaitsi

Uda guzian asteartero Senperen, eskulangileen merkatua izan da. Goizeko 9etarik ordu bata arte, azken hitzordua izanen da agorrilaren 27an.

Lithos deitu zizelketa tailerra sortu duen, Iban Arruferia etorriko da astearte honetan erakustaldi bat egiteko. Bere ibilbidea aipatu dio Panpi Mercapideri, eta lehenik noiz hasi zen zizelkatzen.

2024ko Agorrilaren 26a

BERRIAK

Kontrabandisten eguna igandean Saran

kontrabandisten_eguna_igandean_saran

MP3 jaitsi

Berritasunekin agertzen da aurten ere Sarako Kontrabandisten lasterketa.

Lasterketa hutsa zena, egun osoko hitzordua bilakatu dute da azken urte hauetan. Aurten, agorrilaren 25ean igandean iraganen da, Sarako plaza Suharriaga artean eta berritasun gisa, bi auzo herri gomitatu dituzte: Ainhoa eta Bera.

Lasterketa, beti, gaueko laneko tradizioa zuten herrien arteko ordezkariekin iraganen da, baina aurten, beste bi ordezkari gehituko dira, Biriatu Lapurditik eta Igantzi nafarroatik. Jose Cazaubon, Sarako Herriko etxetik, eta Aurélie Berasategi Ikastolako kideak, xehetasuna eman dizkiote Olatz Idoateri.

JPG | kontrabandista (52 Ko)

2024ko Agorrilaren 23a

BERRIAK

“Erizaina izateaz gain, norbait bilakatzen naiz horientzat”

_erizaina_izateaz_gain_norbait_bilakatzen_naiz_horientzat_

MP3 jaitsi

Aste honetako Hostokadan, Iraitz Zufiaurre erizaina segitu dugu egunero bere lanean.

Psikiatria arloan hasi zena erizain gisa, etxeko bizia eta familiarekin denbora gehiago pasatzeko helburuarekin, duela zonbait urte Etxeko erizaina izaitea erabaki zuen.

Hiriburuko kabinete batean ari da uztariztarra, eta bere erizain lankideekin, goizean, eguerdi eta arratsaldean itzuli bat badu, ber pertsona egunean behin, bi aldiz edo hiru aldiz ikusten ahal du. Erizainaren lanaren giroan sartzen gira, pazientez-paziente egiten duen lan hortan.

2024ko Agorrilaren 22a

BERRIAK

Anne Etchegoyen eta Patxi Garat gaur Angelun

anne_etchegoyen_eta_patxi_garat_gaur_angelun

MP3 jaitsi

Angeluko Brindos gazteluan, agorrilaren 22an ostegun gauean 9tan, Anne Etchegoyenek kontzertu bat emanen du bere musikariekin, eta Patxi Garat kantaria gomitatuz.

Zazpigarren aldiz uda honetan, Lapurdin bizi den Amikuztar kantariak antolatu du gazteluen itzulia.

Parada izan da Anne Etchegoyenen aktualitatea aipatzeko. Panpi Mercapideri erran dio maite duela gomiten jinaraztea bere ondorat.

2024ko Agorrilaren 22a

BERRIAK

Itsasuko bestak, komitea eta gaztetxearekin

itsasuko_bestak_komitea_eta_gaztetxearekin

MP3 jaitsi

Itsasuko bestak ostiral honetan hasiko dira agorrilaren 23an, usaian bezala gaztetxeak antolatu gaualdiarekin Atharrin, ondoko asteazkenean agorrilaren 28an bukatzeko herriko plazan.

6 egun festa, herriko auzo desberdinetan animazio, kontzertu eta apairuekin.

Arantxa Idieder mintzatu da Itsasuko komite edota gaztetxeko Xabi “Bzrp” Legras, Ekain Murgiondo, Xan Aguerre eta Haize Alborrekin.

Igandeko presoen aldeko bazkarirako izenak emateko deitu: 06 09 01 01 38

Eta bestalde garraio zerbitzu bat plantan ezartzen dute urririk, larunbat gauerako, Atharri ezker paretatik abiatuzinguruko herrietarat. Abiatzea, ordu guziz gauerdi eta 4ak artean.


2024ko Agorrilaren 21a

BERRIAK

Nahia Garat argazkilariaren ezagutza egin dugu

nahia_garat_argazkilariaren_ezagutza_egin_dugu

MP3 jaitsi

Argazkilaria da Nahia Garat. Donapaleun sortua, 32 urte ditu gaur egun eta 14 urterekin hasi zen argazkiak egiten. Bordelen eta Okzitaniako Tolosan bizi izan ondoan, Euskal Herrira itzuli da.

Xuri eta beltzezko argazkiekin hasi zen, baina azken garaian kolorezkoak ere garatzen ditu.

Ez da errexa gaur egun argazkilaritzatik bizitzea bainan hori da bere xedea. Molde ezberdinetan lantzen du argazkilaritza eta tailerrak ere eskaintzen ditu. Ihintza Arrieta mintzatu da Nahia Garatekin.

2024ko Agorrilaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016