BERRIAK

"Zendako guk ere ezingo genuke mutikoak bezala errugbian aritu, eta gure taldea egin"

_zendako_guk_ere_ezingo_genuke_mutikoak_bezala_errugbian_aritu_eta_gure_taldea_egin_

MP3 jaitsi

Joan den irailean, Sarako neska zonbaitek errugbi talde bat muntatu zuten.

Proiektua bultzatu, lehen entrenamenduak egin eta lagunarteko lehen partida jokatu dute ekainaren 4an. Errugbi talde berri horren aipatzeko, Xabi Carricart Julene Etxeberri Pachecorekin egon da.

2022ko Ekainaren 17a

BERRIAK

Ziburuko azoka, gozamen kolektibo partekatua

ziburuko_azoka_gozamen_kolektibo_partekatua

MP3 jaitsi

Ziburuko euskal liburu eta diskoaren azokaren 3.edizioaren balorazioa egin dute Baltsan eta Argia antolatzaileek. "Gozamena eta baieztapena" bi hitz hauekin laburbiltzen dute aste bat berantago, Ziburun sortu duten egun bateko "euskararen errepublika".

33 argitaletxe etorri dira aurten, (iaz 23, lehen urtean 16); 1000ko bat bisitari zenbatu dituzte (iaz 700eko estimazioa egin zuten); 100 bat disko saldu dira, 65 kamiseta, zaku edo beste eta 684 liburu bederen (iaz 400 bat).

Ladix Lanouguere-Arrossagaray antolatzailearekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2022ko Ekainaren 13a

BERRIAK

"Hastapenean zailtasunak izan ditugu partidak irabazteko, bainan galdu gabe bukatu dugu sasoia"

_hastapenean_zailtasunak_izan_ditugu_partidak_irabazteko_bainan_galdu_gabe_bukatu_dugu_sasoia_

MP3 jaitsi

Futbolean, nazional 3 mailako txapelketa joan den asteburuan bukatu da. Angeluko Genêts taldeak lehen postuetan finitu du urtea, bainan, Baionako Avironen gibelean. Xabi Carricart, Xan Harlouxet jokalariarekin egon zen, azken jardunaldiaren aipatzeko eta sasoiaren bilduma egiteko.

Azken partida ederki irabazi dute angeluarrek 3 eta bat, hirugarren postua beraz atxiki dute.

2022ko Ekainaren 10a

BERRIAK

Hiru egunez haurrentzako festibala Uztaritzen

hiru_egunez_haurrentzako_festibala_uztaritzen

MP3 jaitsi

Hartza Altzoan haurren festibala iraganen da asteburuan Uztaritzen. Herri Soinu elkarteak antolaturik, Maddi Haira eta Tomas Brillaxis animatzaileek aipatzen daukute aurtengo edizioa.

Joan den urtean izan balin bazen ere manera ezberdinez eginen da aurten.

2022ko Ekainaren 10a

BERRIAK

Uztaritze eta Tolosaren arteko 33 urteko senidetza

uztaritze_eta_tolosaren_arteko_33_urteko_senidetza

MP3 jaitsi

Bada urteak, Lapurdiko Uztaritzeko herria Gipuzkoako Tolosakoarekin senidetua dela.

Bi herrien arteko harremanek gora beherak izan badituzte, pandemiak ez du lagundu, eta gaur egun, Uztaritze-Tolosa elkartea, birdinamizatu nahi dute. Uztaritze aipatzeko, elkarteko Joana Goienetxe, Mixel Sarratia eta Peio Berhokoirigoin Bixoko elkartu ditu Olatz Idoatek.

2022ko Ekainaren 10a

BERRIAK

"12 haur ziren Baigurako ikastola sortzerakoan, orain 51"

_12_haur_ziren_baigurako_ikastola_sortzerakoan_orain_51_

MP3 jaitsi

Baigura ikastolak 10 urte baino gehiago pasa ditu Lekornen. Gerezietan hasi eta herri erdirat etorri zen joan den urtean. Egun berezia antolatu dute ospakizunarentzat ekainaren 11an Lekornen.

Ikastolaren iragana, garapena eta ondoko urteen erronkak aipatu dizkigute bost kidek: Xexil Etxart irakasleak, Paul Mendiburu, Arantxa Uhalde, Serge Harisgain burasoek, eta sortzaileetan zen Jerome Etxebarnek.

2022ko Ekainaren 10a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016