BERRIAK

Obretako materialari bigarren bizia emaiten dio Baionako PatxaÀ¢Â€Â™ma elkarteak

obretako_materialari_bigarren_bizia_emaiten_dio_baionako_patxaa_a_a_ma_elkarteak

MP3 jaitsi

Panel fotovoltaikoak, zurezko parketak, pegartegiak, edota berogailuak; Patxa'maren webgunean, bigarren eskuko materiala prezio apalean proposatzen dute.

2019an sortu elkartea lekuz aldatu da. Miarritzeko Haraustan zuen eremu ttipia utzi du. Eta orain Baionako St Bernard karrikan aterbe handia prestatzen dio Euskal Elkargoak.

Egoitza berrira joan zauku Kriztof Arotzarena, Olivier Hirigoien kudeatzaileetarik batekin mintzatzera.


2022ko Ekainaren 07a

BERRIAK

Haurren eguna Basusarrin larunbat honetan

haurren_eguna_basusarrin_larunbat_honetan

MP3 jaitsi

Basusarriko Biez Bat ikastolak antolaturik, larunbatean iraganen da Haurren eguna.

Dantza, tailerrak, Pontx pailazoa, musika, jateko eta edateko, Aize Duhalde burasoak Panpi Merkapideri aipatu dio eguna.

2022ko Ekainaren 03a

BERRIAK

"Rock & Folk-n eman nuen iragarki bat eta hola ezagutu nuen baxujolea"

_rock_folk_n_eman_nuen_iragarki_bat_eta_hola_ezagutu_nuen_baxujolea_

MP3 jaitsi

The Lookers taldeko Mikel Toyos gitarristarekin mintzatu da Alaia Phillips Ducau, haien disko berriaz eta larunbatean emango duten kontzertuaz.

Ekainaren 4an Azkainen, Xoko Ona ostatuaren 6 urteen kari joko dute.

2022ko Ekainaren 03a

BERRIAK

Ziabodega eguna antolatu du Ibaialdek

ziabodega_eguna_antolatu_du_ibaialdek

MP3 jaitsi

Ekainaren 4an, Ibaialderen besta eguna izanen da Angelun.

Estropadak eta besta uztartu dituzte, ZiaBodega deitu egun hortan.

Ziaboga eta Bodegaren arteko nahasketa. Ziaboga traineruen hiztegiko hitza aipatu dauku Kati Petrissans Ibaialde elkarteko kideak.

2022ko Ekainaren 02a

BERRIAK

"Ez zen gure hastapeneko helburua bainan lortu dugu"

_ez_zen_gure_hastapeneko_helburua_bainan_lortu_dugu_

MP3 jaitsi

Eskubaloian, Euskal Kostako bigarren taldea Nazional 2 mailara iganen da. Elkarte horrek, Angelu, Miarritze eta Baiona elkartzen ditu. Lehen ekipa nazional 1ean ari da, nesketan den mailarik gorena Ipar Euskal Herrian. Bainan gaur, bigarren taldea dugu aipatuko, Xabi Carricart Ndeye Seune jokolari gaztearekin egon baita.

Urteko azken partida galdu dute Périgueux-ren kontra 30 eta 20. Bainan emaitza horrek ez du deus aldatzen.


2022ko Maiatzaren 30a

BERRIAK

"Argazki makina erabiltzen dut obsesio batzuen lantzeko eta pertsona batzuetaz hurbiltzeko"

_argazki_makina_erabiltzen_dut_obsesio_batzuen_lantzeko_eta_pertsona_batzuetaz_hurbiltzeko_

MP3 jaitsi

Ekainaren 6ra arte, Nahia Garat argazkilari amizkutarraren ISLADA erakusketa ikusgai duzue Atalante zinegelan. Aisialdi zentro batean animatzaile zelarik, haurrekin harrapatutako mementuak erakusten ditu hortan, irudi xuri eta beltzetan.

Ekainaren 1an, arratseko 8tan Xabi Hayet musikariak kontzertua eskeiniko du erakusketan. Marga Forestier mintzatu da Nahia Garat-ekin.

2022ko Maiatzaren 30a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016