BERRIAK

Haurren inklusioa laguntzeko BrikaBrak erraldoia

haurren_inklusioa_laguntzeko_brikabrak_erraldoia

MP3 jaitsi

Aurten Brik a Brak erraldoia proposatzen dute Xalbador kolegioak eta Uztaritzeko ikastolak Kanbon, maiatzaren 28 eta 29an, Integrazio Batzordearen alde.

Normalki Xalbadorren urrian iragaiten da, bainan jaz ezeztatua zutenez, eta Uztaritzeko ikastolak maiatz ondarrean egiten duenez, deliberatu dute elgarrekin egitea.

Lore Aristizabal ikastolako Integrazio Batzordeko ordezkariak erran dauku ez zela aldaketa bakarra.

2022ko Maiatzaren 27a

BERRIAK

Publiko zabalari euskal dantza sorkuntzak aurkezteko gaualdia

publiko_zabalari_euskal_dantza_sorkuntzak_aurkezteko_gaualdia

MP3 jaitsi

Harri Xuri dantzan ekitaldia antolatzen du Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak Luhusoko Harri Xuri gelan. Larunbatean maiatzaren 28an, Begiraleak eta Tio Teronen Semeak taldeak ikusten ahalko dira, 12 euroren truk.

IDBko Ihintza Irungarai eta Inko Manterolarekin solastatu da Panpi Mercapide.

2022ko Maiatzaren 27a

BERRIAK

Oskarbi-k bere azken diskoa aurkeztuko du Beskoitzen

oskarbi_k_bere_azken_diskoa_aurkeztuko_du_beskoitzen

MP3 jaitsi

Leizarraga elkarteak Beskoitzeko Bixintxo kultur gunerat gomitatu ditu Oskarbi taldea eta Mattin Lerissa bere musikariekin.

Maiatzaren 28an gauean 8ak30tan xuxen hasiko da.

Beñat Eiherabide elkarteko kideak erran dauku, Leizarraga kantu taldea berriz hasi dela kantu errepiken egiten, eta ekitaldiak emeki-emeki berriz hasten dituztela.

2022ko Maiatzaren 27a

BERRIAK

Zarena Zarelako eta Pauline & Juliette Uhabia ikastolaren alde

zarena_zarelako_eta_pauline_juliette_uhabia_ikastolaren_alde

MP3 jaitsi

Zarena Zarelako dantza taldearen "Parez Pare" ikusgarri berria eta Pauline eta Julietten kantaldia proposatzen du Bidarteko UHABIA ikastolak. Bidarteko Kirolak gunean iraganen da maiatzaren 29an, igandean.

Sandra Yarzabal burasoarekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2022ko Maiatzaren 27a

BERRIAK

Andoni Iturriria : Operan kantari profesional izaiteko bidean

andoni_iturriria_operan_kantari_profesional_izaiteko_bidean

MP3 jaitsi

Ttipidanik kantua, eta operak gustukoak izanda, irakaskuntsa utzi eta 26 urtetan Andoni Iturriria Bordeleko kontserbatorioan sartu da, bere pasioaz bizitzeko helburuarekin.

Tenor ahotsa duen urruñarrak 30 urte ditu orain, eta ondoko irailean bere musikari ikasle ibilbidea segituko du Montrealen Kebeken; uda honetan Landesetako Opera batean lortu duelarik bere lehen kontratua eta Miarritzeko Casinoan ikusgai izango da uztailaren 29an.

Arantxa Idieder mintzatuta da harekin bere ibilbideaz. Elkarrizketa bururaino entzun, sorpresa polita izango duzue...


2022ko Maiatzaren 24a

BERRIAK

Zortzi bikotea, laukote Luna Negran

zortzi_bikotea_laukote_luna_negran

MP3 jaitsi

Lapurdiko Zortzi taldeak disko berria aurkeztuko du Luna Negran Baionan, maiatzaren 26an 20.30tan. Bikote zena, laukote bilakatu da orai taldea, bere sorkuntzak proposatuz.

Xanti Legarto eta Bixente Junca sortzaileekin mintzatu da Panpi Mercapide, heien errepika baterat izan da.

2022ko Maiatzaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016