BERRIAK

Sarako gaztetxea eta errugbi taldea elkarlanean aurtengo Urrats Gauarentzat

Sarako_gaztetxea_eta_errugbi_taldea_elkarlanean_aurtengo_Urrats_Gauarentzat

MP3 jaitsi

Lehen etapa izango da atsaldeko 5etan Basurdeen errugbi partidarekin.

Panpi Mercapide mintzatu da Leire Fagoaga antolatzailearekin.

2019ko Maiatzaren 09a

BERRIAK

Trukaketa egun bat Itsasun

Trukaketa_egun_bat_Itsasun

MP3 jaitsi

Maider Couillet antolatzaileak erran dauku lehen esperentzia bat izan zela duela zonbeit urte.

2019ko Maiatzaren 09a

BERRIAK

Kostalde Baleada Zokoatik Baionara aurten

Kostalde_Baleada_Zokoatik_Baionara_aurten

MP3 jaitsi

Jean Marc Landarretxe, Ibaialde elkarteko kidearekin mintzatu da Arantxa Idieder.

Hemen haien https://www.facebook.com/KostaldeBaleada orrialdea azken minutuko salmentak biltzeko.

2019ko Maiatzaren 07a

BERRIAK

Zorroztarria erakusketa Senpereko Larraldean

Zorroztarria_erakusketa_Senpereko_Larraldean

MP3 jaitsi

Zorroztarri erakusketa estrenatuko dute ostiralean Amotzeko Larraldea etxean. Zigor Merodio Alaitz Areitio eta Yon TroitiƱoren lanak dira ikusgai. Haien laguna den Mikel Irastorzak, Battitt Crouspeyre-i aipatu dio nor diren artistak.

Maiatzaren 3an estreina arratsaldeko 7etan. Ostegunetik igandera ikusgai arratsaldeko 4etatik goiti. Maiatzaren 8a barne, maiatzaren 19a arte.

2019ko Maiatzaren 03a

BERRIAK

Natura eta Lurra eguna Ainhoan maiatzaren 1ean

Natura_eta_Lurra_eguna_Ainhoan_maiatzaren_1ean

MP3 jaitsi

Lurra eta Naturaren eguna iraganen da Ainhoan maiatzaren 1ean, astezkenean.Aurten arto gorria izanen da aipagai nagusia. Robert Zaldua antolatzaileak 6. edizioko egitaraua aipatu dio Panpi Mercapideri:

2019ko Apirilaren 29a

BERRIAK

Xalbador kolegiokoek Laskorain, Tolosako ikastolakoak errezebitu dituzte

Xalbador_kolegiokoek_Laskorain__Tolosako_ikastolakoak_errezebitu_dituzte

MP3 jaitsi

Xalbador kolegioan aurten ere, Tolosako Laskorain ikastolakoakĀ errezebitu dituzte.

5.ekoak joan den urrian han izan ziren beren trukakideen familietan. Oporrak aitzineko 3 egunetan Gipuzkoarrak dira etorri Lapurdirat.

Panpi izan da bere mikroarekin, lehenik beren buruak aurkeztu dituzte:

2019ko Apirilaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016