BERRIAK

Artisten obrak oinarri Donibane Ziburuko ihauterien mozorroarentzat

Artisten_obrak_oinarri_Donibane_Ziburuko_ihauterien_mozorroarentzat

MP3 jaitsi

Donibane Ziburuko ihauteriak ondoko asteburuan dira. Aste guzian hitzorduak badira ihauterien giroan sartzeko. Oroitaraziz, pasa den asteburuan abiatu zirela ihauteriak Hartzaren eguna eta lasterketarekin. Egitarauan besteak beste, ostiralean Sorgin Gaua eta biharamunean, otsailaren 16ean afaria Donibaneko Sardina erretegian Nat eta Watson-ek alaiturik (izenak eman deituz 0632533917)

Argitxu Dufau antolatzailearekin egon da Panpi Mercapide, asteburuko bilanarekin hasiz.

2019ko Otsailaren 12a

BERRIAK

Hozkailua gaur Baionako Etxepare lizeoan denentzat

Hozkailua_gaur_Baionako_Etxepare_lizeoan_denentzat

MP3 jaitsi

Unai Iturriagak idatzi "Hozkailua" antzerkia, Huts Teatroako Patricia Urrutia eta Ander Lipusek eman dute 3 egunez Baionako Etxepare lizeoan. 400bat ikasleen aitzinean, Etxeparekoak baita Villa Pia eta Cassin-etik etorriak ere.

Ostiral arats honetan proposatzen dute ere publiko zabalari ideki saio bat gaueko 8.30tan lizeoan berean Baionan. Panpi Mercapide mintzatu da Manex Fuch taula zuzendariarekin.

2019ko Otsailaren 08a

BERRIAK

Euskararen hilabetea ihauteriekin abiaten dute Baionan

Euskararen_hilabetea_ihauteriekin_abiaten_dute_Baionan

MP3 jaitsi

"Txapa soinean, ibili Baionan" lema izaiten ahal litaike hilabete honetan Lapurdiko hiriburuan. Bederatzi ekitaldi proposatzen dituzte martxoaren 2a arte.

Baionako Zizpa gaztetxeak antolatu egitaraua aipatu dugu Unai Ttikirekin. Lehenik Panpi Mercapideri erran dio zoin ziren ekitaldiaren helburuak.

2019ko Otsailaren 07a

BERRIAK

Zuraideko etxalde batek Urrezko Eskalapoia ukan du

Zuraideko_etxalde_batek_Urrezko_Eskalapoia_ukan_du

MP3 jaitsi

Akitaniako Behi Blonda saileko Urrezko eskalapoi saria ukan du Zuraideko Jean Pierre Uharriz-en Ordotzgoitia etxaldeak. Frantziako mailako sari hau azken bost urtetan, 25 behi ahatsedunekin ukan dituen emaitza onen ondorioa da.

Behi hazkuntzaz gain, 300 ardi buru gorri esnadun hazten dituzte, 40 hektarako eremuan. Familia ikustera joan da Laurentx Etxegoin.

2019ko Otsailaren 07a

BERRIAK

Kanboko ikastolaren aldeko gaua gaztetxean

Kanboko_ikastolaren_aldeko_gaua_gaztetxean

MP3 jaitsi

Xutik, If Renaud Was A Punk eta DJ Balpores ikusten ahalko dira otsailaren 8an, ostiralez Kanboko gaztetxean. Errobi ikastolak antolatu kontzertuan izanen den Xutik taldeari interesatuko gira, bateriajolea eta kantaria den Ortzi Hegoasekin.

Panpi Mercapidek ohartarazi dio haien diskoen ateratzeko erritmoa segitzen baldin bada, laster behar luketela disko bat ateratu.

2019ko Otsailaren 06a

BERRIAK

Jaka Horien hamabigarren mobilizaziotik lekukotasuna

Jaka_Horien_hamabigarren_mobilizaziotik_lekukotasuna

MP3 jaitsi

Baionan, larunbat gauean Jaka Horiek antolatu gaueko ibilaldia arrakastatsua izan zen. Ehunka jende bildu da hamabigarren mobilizazio egunean. Landesetatik eta Biarnotik ere hurbildu dira jaka horiak. Karriketan barna ibili dira, ahal bezain bat arrabots eginez. Gauean zehar banketxe edo asegurantza batzuen berinak hautsi dituzte, eta frantses lehendakariaren kontrako grafitiak ere egin. 5 atxiloketa izan dira.

Bere burua bortizkeriarik gabeko mugimenduko kide gisa aurkezten duen Jean Louis-rekin egon da besteak beste Panpi Mercapide.

2019ko Otsailaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016