BERRIAK

Egunero etxetxo bat eraiki eta aktibitate bat eguberriko egutegi bereziari esker

Egunero_etxetxo_bat_eraiki_eta_aktibitate_bat_eguberriko_egutegi_bereziari_esker

MP3 jaitsi

Abenduaren 25eko Eguberriko eguna aitzin, egunero opari bat ukaiteko egutegien garaia da. Baigura ikastolak, egutegi berezia sortu du, haurrak egunero opari bat eraiki dezan, eta burasoekin batera aktibitate bat proposatuz.

Egunero, kartoizko etxetxo bat eraikitzeko egutegia sortu du ikastolak. Arantxa Idieder mintzatu da, Alice Guilsou Casenave buraso, eta etxetxoen sortzailearekin.

Baigura ikastolaren egutegien sortzean, Aña Carrere ere grafismo lanetan ari izan da, eta Donibane Copie inprimategiak aterako ditu. Manatzeko beraz: baigura.animazio@gmail.com azaroaren 20a aitzin.

2020eko Azaroaren 13a

BERRIAK

Zuen baratzekiak kutxa batean berreskuratu

Zuen_baratzekiak_kutxa_batean_berreskuratu

MP3 jaitsi

Joan den uztailetik, Senpereko Mirentxu Azkarragak bere baratzeki, arroltze edo erreximentak tresna automatiko batean salgai ematen ditu Senpereko Amotze auzoan, etxaldearen ondoan.

Mirentxu Azkarragak Panpi Mercapideri bere burua aurkeztu dio.

2020eko Azaroaren 13a

BERRIAK

Mediatekak hetsiak dira bainan maileguak segitzeko antolatu dira

Mediatekak_hetsiak_dira_bainan_maileguak_segitzeko_antolatu_dira

MP3 jaitsi

Kanboko mediatekako ateak ere adibidez hetsiak dira bainan maileguak hala ere posible dira, mediatekako webgunean hautatu eta harat bila joanez.

Panpi Mercapide mintzatu da Kati Bereterbide liburuzainarekin.

2020eko Azaroaren 13a

BERRIAK

Itxaropena piztu zaio Ilune Dufau Ziburutar gazteari

Itxaropena_piztu_zaio_Ilune_Dufau_Ziburutar_gazteari

MP3 jaitsi

Wolfram sindromeak bista arazo larriak sortzen dizkio Iluneri. Bainan "Treat Wolfram" programan sartuko da azaroaren 23tik goiti. Horrek, eritasunaren ondorioak hobetzen ahal lituzke, eta hoberenean, sindromearen garapena geldiarazi.

Peio Dufau, Iluneren aitarekin solastatu da Kriztof Arotzarena.

2020eko Azaroaren 10a

BERRIAK

"Lurra mozten dut marrazkiaren bitartez gero bitxi maneran berriz muntatzeko"

Lurra_mozten_dut_marrazkiaren_bitartez_gero_bitxi_maneran_berriz_muntatzeko

MP3 jaitsi

HOB deitzen da Haize Othondo-Battesti arte ofizialaren enpresa ttipia. Liburu iIustratzaile lanetan ere ari den kanboarrak, Euskal Herriko bitxiak proposatzen ditu, papo-orratzak, etxe harrietan atxeman sinboloetan oinarrituz. Artistarekin harremanetan jartzeko: 06 64 06 71 86.

Kanbon instalatua den artistaren ganat joan da Panpi Mercapide.

2020eko Azaroaren 10a

BERRIAK

Asteburutan Xoko Onak janaria etxera eramatea proposatzen du

Asteburutan_Xoko_Onak_janaria_etxera_eramatea_proposatzen_du

MP3 jaitsi

Jatetxeak hetsiak izanki, alternatibak proposatzen dituzte egoitza desberdinek. Azkaingo XOKO ONAk adibidez, asteburu guziz plata desberdinak proposatuko dituzte, aitzinetik manatuz, etxean jateko gisan. Erreserbatzeko telefonoa 06.35.10.91.74, eta haien facebook orrialdean atxemango duzue aste guziz aldatzen duten menua.

Arantxa Idieder mintzatu da Mailys Gracyrekin.


2020eko Azaroaren 06a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016