BERRIAK

Ipuinak sortzeko tailerra denentzat

Ipuinak_sortzeko_tailerra_denentzat

MP3 jaitsi

Kanboko Mediatekan, Euskarazko ipuinak sortzeko tailer ziklo bat proposatuko du Joseba Martin Ayalak. Urririk, 16 urtetik goiti duteneri zuzendua da. Lehen hitzordua urtarrilaren 19an larunbat goizean 10.30tan Kanbon izango da.

Josebarekin hitzegin du Panpi Mercapidek, eta bere iduriko ipuinak denentzat dira, nahiz eta hiztegia aldatzen den publikoaren arabera.

2019ko Urtarrilaren 16a

BERRIAK

Mendiko ibilaldiak taldean egiteko gisan

Mendiko_ibilaldiak_taldean_egiteko_gisan

MP3 jaitsi

Makila Sports Nature kirol elkartea Larresoron kokatua da. Ateraldi eta aktibitate desberdinak proposatzen dituzte edozoin adineko mendizaleeri.

Bainan ateraldi kulturalak ere proposatzen dituzte, Baztanen laster adibidez Dolores Redondoren eleberrian oinarritu ateraldia, eta Claude Labaten mitologia errenferentziak hartuz. Arantxa idieder mintzatu da Pantxika Durruty kide berriarekin.

-- https://www.randonner-pays-basque.fr --

2019ko Urtarrilaren 16a

BERRIAK

Programa libreak erabiltzen dituen kooperatiba

Programa_libreak_erabiltzen_dituen_kooperatiba

MP3 jaitsi

LDD edo Les Développement Durables, Hazparnen kokatua den kooperatiba aipatuko dugu bi sortzaileekin. Nicolas eta Sebastien Ducoulombier anaiek programa edo software libreekin lan egiten dute eta Euskal Herrian instalatu direnetik deliberatu dute euskara ikastea.

--- https://www.ldd.fr ---

2019ko Urtarrilaren 15a

BERRIAK

Irria garaile Sarako bertso desafioan

Irria_garaile_Sarako_bertso_desafioan

MP3 jaitsi

Gure Irratiak eta Urtxola jatetxeak antolatu dugun bertso desafioan, hirurogei bat pertsona ziren afaltzeko, eta saioaz gozatzeko. Gaualdi biziki goxoa eskain dute, alde batean ziren Mattin Salto taldekoek (Aitor Servier, Xumai Murua et Ellande Alfaro) eta beste aldean zen Aldatzea Komeni taldekoek (Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Josu Sanjurjo Altzuri).

Nafartarrek eraman dute publikoaren bozka, desafio bukaeran. Entzun hemen "Jakintsua eta Itsua"-ren desafioan, bi taldeen arteko jokoa, helburua hemen talde bakotxeko itsuak asma dezan, jakintsuen laguntzen bitartez hitz sekretua. Hitza hemen, "Erabakitzeko Eskubidea".

2019ko Urtarrilaren 14a

BERRIAK

Urtarrilaren 11ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2019ko Urtarrilaren 11a

BERRIAK

Dieselazko ala ezantzazko auto hautaketan ezin trenkatuz

Dieselazko_ala_ezantzazko_auto_hautaketan_ezin_trenkatuz

MP3 jaitsi

Azken 3 urte hauetan, auto diesel berrien salmenta azkarki ttipitu da. Partikularreri egiten zaizkien salmentetaz ari gira. Profesionalek diesela erosten segitzen baitute. Hego Euskal Herrian, 3 urtez, erdira jautsi dira salmentak, ehuneko 63tik 32rat pasatuz. Ipar Euskal Herrian, hiri guneetan bereziki, Frantziako tendentzia segitu da. 5 urtez, ehuneko 67tik 39ra apaldu dira.

Nolaz hain azkar mendratu diren dieselen salmentak azaldu dio Urruñako Mikel Frantsesena saltzaileak, Kriztof Arotzarenari.

Auto hautaketa baino, bizi molde hautua da jokoan

Robert Andueza Uztaritzeko saltzailearen ikusmoldea bildu du Kriztof Arotzarenak

MP3 jaitsi

2019ko Urtarrilaren 10a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016