BERRIAK

"Adin guzietako gurmantentzat egina da"

Adin_guzietako_gurmantentzat_egina_da

MP3 jaitsi

Eguberriko egutegiak Alemanian sortu ziren 19.mendean, eta 1920ean deia salgai baziren. Eguberri igurikatzeko, aitzineko egunetan gaur egun argazki jainkotiarren ordez goxokiak emaiten dira.

Sarako ikastolak aurten ere berriz salduko ditu eguberriko egutegiak, buraso den Claire Grillard-ek erran daukun bezala.

2020eko Azaroaren 06a

BERRIAK

"Nere nahia da dantza estilo desberdinak proposatzea jendeeri"

Nere_nahia_da_dantza_estilo_desberdinak_proposatzea_jendeeri

MP3 jaitsi

Jazz, Hip Hop edo Salsa, hauek dira DANTZANI elkarteak proposatzen dituen dantza kurtso ezberdinak Urruñan baita Ziburun. Konfinamendua plantan eman den geroztik, visio moduan banatzen dituzte kurtsoak. Adin tarte guzieri idekiak, kurtsoetaz gain, dantza konkurtsoetan parte hartzeko parada ere emaiten dauzue. Hori guzia aurkezten digu Ani Arostegi dantza erakasleak.


2020eko Azaroaren 05a

BERRIAK

Indianoenea etxea berpiztuko dute herritarrek

Indianoenea_etxea_berpiztuko_dute_herritarrek

MP3 jaitsi

Itsasuko "Magis" jatetxeak bizirik segituko du naiz eta arrahartzailerik ez ukan. Indianoinea deitzen den etxeak, ber izena hartu duen zozietate-kultur elkarte batek,biziaraziko du.

Ekitaldi desberdinak antolatzen ahalko dituzte kideek. Nola erabiliko duten xuxen, erran dauku Filipe Lascaray elkarteko lehendakariak Panpi Mercapideren mikroan.

2020eko Urriaren 30a

BERRIAK

Belarri, musika eta soinu sortzaileen zerbitzurako

Belarri__musika_eta_soinu_sortzaileen_zerbitzurako

MP3 jaitsi

Musikaria izan arren, duela zonbait urte Belarri ekoizpen egitura sortu zuen Itsasun Mathieu Harabourek. Bere bi griñak diren teknika eta musika lotzen dituen proiektua.

Musikariak nola laguntzen dituen haien proiektuen eramaiteko, zein artista edo proiektu eramaiten dituen zehazkiago esplikatu dio Olatz Idoateri.

2020eko Urriaren 30a

BERRIAK

Yoga, zure baitan lasaitasuna berriz senditzeko

Yoga__zure_baitan_lasaitasuna_berriz_senditzeko

MP3 jaitsi

Hari Home elkartea sortu du Quitterie Setoain Itsasuarrak. Kundalini Yoga, Tantra, meditazioa, edo terapia holistikoa proposatzen ditu.

Tailer berriak ere sortuko ditu azarotik goiti, astearte eta ostegunetan 7tan Arditegi zentroan izan behar zutenak. Konfinamendua dela eta, sarean proposatuko ditu klaseak. Ostegun guziz euskaraz, arratseko 7tatik 8etarat. Asteartetan goizeko 6:30tan. Xehetasunak 06 24 00 45 87 telefonoan.

Panpi Mercapidek gehiago jakin nahi izan du Quitterie Setoainekin.

2020eko Urriaren 30a

BERRIAK

Urriaren 29ko Etxalar eta Baztango berriak

Urriaren_29ko_Etxalar_eta_Baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2020eko Urriaren 29a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016