BERRIAK

Euskal Hitzorduak #3 Miarritzen

Euskal_Hitzorduak__3_Miarritzen

MP3 jaitsi

Euskal Hitzorduak ekimena antolatu dute azaro hastapen honetan Miarritzen.

Asteazken gauean, 8:30tan Saio Zero Bilakaren ikusgarria izanen da Kasinoko antzokian. Laida Pilota ikusgarria ostiralean 9etan eta hitzaldi bat Ipar eta Hegoaldeko dantza taldeen harremanaz, Pantxoa Etchegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak animaturik.

Maia Muruagari aurkeztu dio hitzaldia.

2018ko Azaroaren 07a

BERRIAK

Lau izar Xalbador Kolegioan ikasleekin kantuz

Lau_izar_Xalbador_Kolegioan_ikasleekin_kantuz

MP3 jaitsi

Xalbador kolegioan, ikasturtean 2 aldiz, aste oso batez gai bat hautatzen dute ikasleekin sakontzeko. "Iturri zaharretik, ur berria" Josean Artzeren erranaldiarekin, euskal kantagintza aztertu dute aldi honetan; Joan den asteartean Ipar Euskal herriko 5 kantari ospetsu gomitatuz kontzertu ttipi baten egiteko. Niko Etxart, Peio Ospital, Anje Duhalde, Mixel Ducau eta Watson etorri dira.

Panpi Mercapide izan da kontzerturat bere mikroarekin.

2018ko Azaroaren 07a

BERRIAK

Kantu eta dantza tailerrak urririk Ttattolan

Kantu_eta_dantza_tailerrak_urririk_Ttattolan

MP3 jaitsi

Hazparneko Ttattola gaztetxean, asteartetan kantu errepikak eta ostegunetan dantza kurtsoak proposatzen dituzte, urririk.

Ttattola gaztetxeko Hegoa BaƱosek gehiago erran dio Panpi Mercapideri.

2018ko Azaroaren 06a

BERRIAK

Agorila diskoetxearen aktualitatea

Agorila_diskoetxearen_aktualitatea

MP3 jaitsi

Agorila, Baionako diskoetxean aurtengo berrikuntzak ateratzen ari dira urte bukaerari begira. Durangoko Azoka, edo besten garaietan musika ere kontsumitzen baita iduriz usaian baino gehiago.

Berrikuntzak eta jada atera diren diskak aipatzen dizkio Panpi Mercapideri Agorila disketxeko Jon Itzainak.

2018ko Azaroaren 05a

BERRIAK

Estefana Irastorza entzule leiala gogoan

Estefana_Irastorza_entzule_leiala_gogoan

MP3 jaitsi

Estefana Irastorza poeta eta Hendaiako memoriaren biltzailea zendu da. Sortzez Iribarren, Donostian sortu zen 1925ean eta Hendaian bizi izan da urte luzez. Eta gure irratiko entzule hurbila, eta fidela, deitzen gintuelarik bere burua "Hendaiako Extefena" bezala aurkezten zuen, kantu baten entzuteko eta askotan Gure Irratiko langileei eskaintzeko.

Estefana Irastorzak olerkiak idatzi zituen eta Senpereko Hatsaren Poesia egunetan aurkeztu zituen horietarik batzuk. Entzuten dugu Ainara Maia Antxeta Irratiko laguntzaileak egin zakon elkarrizketaren zati bat.

2018ko Azaroaren 02a

BERRIAK

Jo! Kliklap lehiaketan parte hartzeko ordua da!

Jo!_Kliklap_lehiaketan_parte_hartzeko_ordua_da!

MP3 jaitsi

KliKlap, filma labur lehiaketa beti martxan da. Azken egunak dira zuen bideoen igortzeko, azken epea urriaren 31 baita. Aurtengo gaia: Jo!

Lehiaketaz xehetasunak eman dauzkigu Matiu Bordato antolatzaileak. Informazio guziak aurkitzen ahal dira: https://www.zinegin-festibala.eu webgunean.

2018ko Urriaren 31a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016