BERRIAK

Sorginen leizeak ahotsez beteko dituzte

Sorginen_leizeak_ahotsez_beteko_dituzte

MP3 jaitsi

“Hego haizeak, Ipar doinuak” deitu kontzertua izanen da Zugarramurdiko Leizeetan larunbat arrats honetan 8etan. Abesbatza, Txistulari, dantza talde eta Pauline & Juliette, Jon Itçaina eta Guy Saldubehere kantu ariko dira ere.

Panpi Mercapide, Ainhoa Aguirre Sorginen leizeko zuzendariarekin mintzatu da ekitaldiaz.

2018ko Urriaren 05a

BERRIAK

Lehuntzen izanen da animazio igandean

Lehuntzen_izanen_da_animazio_igandean

MP3 jaitsi

"Hik Hasi" elkarteak Lehuntzen, azken 20 urteetan kudeatu ditu gau eskolako kurtsoak, ateraldiak, kantu taldea eta ganer huste bat urtero. Hain zuzen heldu den igandean urriaren 7an izanen da egun osoan eta honekin batean, mendiko bizikleta eta oinezko ibilaldiak.

Hastapenetik elkarteko kide eta irakasle izan den Martine Charron-ekin hitzegin du Panpi Mercapidek

2018ko Urriaren 04a

BERRIAK

Euskararen aldeko mobilizazio deialdia

Euskararen_aldeko_mobilizazio_deialdia

MP3 jaitsi

Joan den ekainean, euskal elkargoak adierazi zuen euskara eta gaskoia ofizialki ezagutzen zituela. Baina Euskal Herrian Euskaraz erakundearen iduriko ez da aski. Mobilizaziora deitu du larunbat honetan 11etan Baionako herriko etxe aitzinean.

Marga Forestier mintzatu da Eider Lopez Senpereko taldeko kidearekin, elkargoak egin duen hizkuntzaren ezagutza hori aipatzen du lehenik.

2018ko Urriaren 04a

BERRIAK

Baionan Irakur!

Baionan_Irakur!

MP3 jaitsi

Euskarazko literatura bultzatzeko urtero Baionako mediatekak "Irakur" egitasmoa bultzatzen du. Azken urteetan aste bateko hitzordua da, nahiz eta garaian hilabete batekoa zen.

Aurten "Irakur" egitasmoak, urtebetetze borobil bat ospatuko du, Gilles Rivière Baionako mediatekako liburuzainak, Panpi Mercapideri erran duen bezala.

https://mediatheque.bayonne.fr/iguana/www.main.cls?p=*&v=0ba08232-d3d5-4ed5-86cd-814a889849f5

2018ko Urriaren 03a

BERRIAK

Haurrekin animatzaile izaiteko ikastaldi elebiduna proposatzen du Uda Lekuk

Haurrekin_animatzaile_izaiteko_ikastaldi_elebiduna_proposatzen_du_Uda_Lekuk

MP3 jaitsi

AIGA, oinarrizko ikastaldi elebiduna proposatzen du Uda Lekuk, CEMEA formakuntza egiturarekin. Hurbiltzen diren oporretan urriaren 28tik, azaroaren 4erat Baionan.

17 urtetik gorakoei zuzendua den ikastaldian parte hartzeko harremanetan sartu behar da Uda Lekurekin (05.59.55.01.25) edo http://www.cemea-formation.com webgunean. Uda Lekuko Amets Lahetjuzan, garapen eta formakuntza arduradunak oroitarazi du BAFA edo AIGA 3 zatitan dela.

2018ko Urriaren 02a

BERRIAK

Mitologiaren gaia nagusi aurtengo Senpereko Liburuak Familian egunean

Mitologiaren_gaia_nagusi_aurtengo_Senpereko_Liburuak_Familian_egunean

MP3 jaitsi

"Liburuak Familian" literatur ekitaldia iraganen da larunbatean, urriaren 6an Senpereko Larreko gelan.
Argitaletxe, idazle, tailer, eta musika izanen da programan besteak beste. Elur Alberdi herriko etxeko arduradunarekin egon da Panpi Mercapide.

2018ko Urriaren 01a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016