BERRIAK

Sorotan Bele eta Baionako Harmonia elkarrekin Baionan martxoan

sorotan_bele_eta_baionako_harmonia_elkarrekin_baionan_martxoan

MP3 jaitsi

Sorotan Bele taldeko lau musikari eta Baionako Harmoniako musikariek kontzertu bat emanen dute elkarrekin, 2025eko martxoaren lehenean Baionako Lauga gelan. Sartzeak jada salgai dira sarean.

Bil elkarteak antolatzen du gertakaria, Oihana eta Polo Hiriondoko ikastolen gurasoak dira. Bil elkartearen ordezkaria, Bixente Eiherabide mintzatu da Panpi Mercapiderekin.

2024ko Abenduaren 20a

BERRIAK

"Gazte bat, egoera bat"

_gazte_bat_egoera_bat_

MP3 jaitsi

40 urte bete ditu Mission Locale egiturak.

Frantziar egiturak, zerbitzu publiko lana proposatzen du, gazte batek behar dituen beharrei bere osotasunean erantzuten laguntzen dien egitura da, hasi orientaziotik, paper administratiboetara edo laguntza ekonomikoetara.

Mailux Zaldunbide lekuko Mission Locale-eko zuzendari izan da 15 urtez, harekin mintzatu da Ihintza Arrieta.

2024ko Abenduaren 16a

BERRIAK

Ilunabar komikia: umore absurdo eta kosmikoa

ilunabar_komikia_umore_absurdo_eta_kosmikoa

MP3 jaitsi

Amaia Carrere ilustratzaile lapurtarrak, bere lehen euskarazko komikia argitaratu du.

Frantsesez atera zuena duela zonbait hilabete, komiki festibal batentzat, euskaraz atera du urrian. Estralurtar xiberotarrak dituen istorioa, umore absurdo kosmikoz osatu komikia da, Ilunabar.

Badu kasik hiru urte ilustratzaile dela, eta bere proiektu pertsonalez gain, besteentzat ere lan egiten du. Komiki umoristikoak eta gazteentzako lan gehiago sortzea luke helburu. Arantxa Idiederrek hitz egin du komiki egilearekin.


2024ko Abenduaren 09a

BERRIAK

Indarkeriaren Oi(h)artzunak filmaren inguruko zine eztabaida Baionan

indarkeriaren_oi_h_artzunak_filmaren_inguruko_zine_eztabaida_baionan

MP3 jaitsi

Indarkeriaren Oi(h)artzunak dokumental berria aurkeztuko dute abenduaren 10ean, asteartez Baionan, Atalante zinegelan 20:45ean. Oiartzungo medikuaren tortura kasua, edota honen heriotza bere alabaren ikuspegitik kondatua proposatzen dute Amaia Merino eta Ander Iriarte film egileek.

Tamara Muruetagoienaren bizi ibilbidea segitzen dugu, berak kondaturik. Erdigunean den gaia, edo pertsona, bere aita zena delarik: Esteban Muruetagoiena. 1982an 9 egunez atxiloaldian eta inkomunikatuta atxiki, eta torturatu zuten. Askatu ta hiru egunetara hil zen. Bertsio ofizialaren arabera bihotzeko baten ondorioz naturalki hil zela erran zuten.

Arantxa Idiederrek hitz egin du astearte honetan Atalante zinegelan izango den Amaia Merino film egilearekin.



2024ko Abenduaren 09a

BERRIAK

"Gaitasunean eragin, eta horretarako kantua izugarrizko tresna da"

_gaitasunean_eragin_eta_horretarako_kantua_izugarrizko_tresna_da_

MP3 jaitsi

Kantu herrikoia zertan da? Galdera hau, Arteen Artean ekimenaren baitan, antolatu mahainguruaren abiapundua izan zen azaroaren 29an, Baionako kontserbatorioan, azken honen laguntzarekin.

Johañe Etxebest, Euskal Kultur Erakundearen zuzendaria eta Mikel Erramouspe animatzaile, Maitesa Accoceberry, Philippe Albor, Claudine Arhancet, Gotzon Barandiaran, Alaia Cachenaut, Pascal Caumont, Olatz Idoate eta Karlos Aizpuruaren lekukotasunekin.

"Gaitasunean eragin, eta horretarako kantua izugarrizko tresna da, pertsona bati segurtasuna emateko hizkuntza batean" atera zuen adibidez Gotzon Barandiaranek. Aldudeko kantariak, Uztaritzeko Kaxkarotak, Haur Kantu Txapelketa, “Euskal Artistak Ikastetxeetan”, bezalako ekimenak aipatzera etorri gomitekin, euskal kantuaren rola zoin den aztertu nahi izan dute.

Parte hartzaile batzurekin hitz egin du bertan zen Arantxa Idiederrek: Johañe Etxebest, Alaia Cachenaut, Gotzon barandiaran eta Karlos Aizpurua.

2024ko Abenduaren 06a

BERRIAK

Haurrak euskaraz loratzen laguntzeko hitzaldia

haurrak_euskaraz_loratzen_laguntzeko_hitzaldia

MP3 jaitsi

“Haurrak euskaraz loratzen lagundu, gurasoen tokia, rola eta galderak” lemapean Euskararen Nazioarteko egunaren kari mintzaldi trukaketa bat izanen da Etxepare lizeoan Baionan 19:30tan.

Plazara kooperatibako Xan Aire eta Irati Fernandez gomitatu dituzte Oihana ikastolako, eta Estitxu Robles kolegioko “Euskaraz Bizi” batzordeko kideek.

Xehetasunak bildu ditu Panpi Mercapidek, Maider Arrosagarairekin: buraso izaiteaz gain, komisio hontako kide da eta irakasle ere kolegioan.

2024ko Abenduaren 03a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016