BERRIAK

Itsasun uda euskaraz pasatzeko aukera haurrentzat

itsasun_uda_euskaraz_pasatzeko_aukera_haurrentzat

MP3 jaitsi

Itsasun, euskarazko aisialdi gune bat zabalduko du uztailean eta agorrilean herriko etxeak, Uda Leku elkarteakin partaidetzan.

3 eta 10 urte arteko haurrei zuzendua zaie

Xehetasunen hartzeko, gurekin, Maialen Etxemendi, Itsasuar hautetsia.

2021eko Maiatzaren 21a

BERRIAK

Gorputza eta paisaien arteko harremana, Arantxa Lannes artistaren obren oinarrian

gorputza_eta_paisaien_arteko_harremana_arantxa_lannes_artistaren_obren_oinarrian

MP3 jaitsi

Arantxa Lannes, margolari izaiteaz gain, dantzaria da, eta bizipenak hortik transmititzen ditu ere. Paisaia Organikoak deitzen da Uztaritzeko tTok galerian aurkezten duen erakusketa. Uztailaren 9a arte ikusgai duzue.

Arantxa Idieder hurbildu da erakustokira, Arantxa Lannes artistarekin elkartzeko.

2021eko Maiatzaren 21a

BERRIAK

Maiatzaren 19ko Hiriburuko berriak

maiatzaren_19ko_hiriburuko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean Mathieu Elgoihen laguntzailearen berriak.

2021eko Maiatzaren 19a

BERRIAK

Herritarren iritzia hartuta berrituko dute Hazparne zentroa

herritarren_iritzia_hartuta_berrituko_dute_hazparne_zentroa

MP3 jaitsi

Heldu den urtean abiatuko dira Hazparnen, hiri-erdiaren berrantolatzeko obra handiak.

Horren karietara, herriko etxeak, tailer parte hartzaile batetarat gomitatzen ditu herritar, elkarte eta komertsanteak. Arkitektuek kudeatuko dute eta maiatzaren 28an iraganen da atsaldeko 6tan, Elgar zentroan.

Aitzinetik izenak eman behar dira: 05 59 29 60 22ra deituz. Hortaz mintzatu zaio Emile Diratxet axuanta Kriztof Arotzarenari.


2021eko Maiatzaren 17a

BERRIAK

Ekintza feminista Europako mugen kontra

ekintza_feminista_europako_mugen_kontra

MP3 jaitsi

Zirkulazio askatasunaren izenean, 10 000 feminista elgarretaratzekoak dira Nizan, 2021eko ekainaren 5ean. Erbesterako bidean emazte eta genero gutxituek pairatzen duten indarkeria: bortxaketa, prostituzioa, organo trafikoa... salatuko dira. Europa ireki eta abegitsu bat posible dela adierazteko. Toutes Aux Frontières! egitasmoa aurkezten digu Maite Galartzak:

2021eko Maiatzaren 07a

BERRIAK

Biarritzeko azken berriak

biarritzeko_azken_berriak

MP3 jaitsi

Biarritzeko euskara zerbitzutik Viviane Ithursarry-rekin Lapurdiko hiriaren berri zonbait.

2021eko Maiatzaren 06a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016