BERRIAK

"Astean sei entrenamendu ditugu"

_astean_sei_entrenamendu_ditugu_

MP3 jaitsi

Arraunean, entrenamenduak berriz hasi dira Lapurdiko nesken arraun taldearentzat. Trebatzeko, jada bi lasterketa egin ditu bere maila ikusteko.

Ainhoa Etxenike, Alan Elizondorekin solastatu da arrauna eta heldu den sasoia aurkezteko.

2021eko Apirilaren 20a

BERRIAK

Barnean sortutakoa, laster kanpokoei erakutsiko diete ETXEAko egoilierrek

barnean_sortutakoa_laster_kanpokoei_erakutsiko_diete_etxeako_egoilierrek

MP3 jaitsi

Bi urteko proiektu lodia eramaiten ari da Kiribil konpainia Angelun. Pertsona eskizofreniko edota autistekin, arte mota desberdinak garatzen dituzte. Bi aldiz, aste bateko egonaldia egin dute bertan. Egoilierrekin erakusketa koletibo bat sortu dute, azarotik aitzina Senperen hasita herriz-herri ikusgai izango dena, 2022ko udazkenean Angelun bururatzeko.

Arantxa Idieder joan da aste bukaeran, ETXEA egoitzara. Kiribil konpainiako Amaia Hennebuttekin egon da, Ibai Ospital eri laguntzailearekin eta Eñaut egoilierrarekin.

2021eko Apirilaren 20a

BERRIAK

Enargia, Bai Euskarari laguntzeko prest

enargia_bai_euskarari_laguntzeko_prest

MP3 jaitsi

Enargia, tokiko argi indar hornitzaileak, egitura desberdinak laguntzen ditu. Enargian egin harpidetza bakoitzeko dohaintza bat proposatzen da, elkarte jakin bati. Aurten, Enargia kooperatibak, dohaintza bat eginen dio Bai Euskarari Elkarteari.

Elkarte hau zoin helburuekin ari diren Euskal Herri osoan, erran dauku Bai Euskarari elkarteko Zilia Heredia Irigoyenek:

PDF | IPARRALDEA iragarkia batu euskararen mapara 148 x 104 (1) (1 Mo)

2021eko Apirilaren 15a

BERRIAK

Jean Paul Larteguy ohitzen hasten da bere esku bionikoari

jean_paul_larteguy_ohitzen_hasten_da_bere_esku_bionikoari

MP3 jaitsi

Jean Paul Larteguy Itsasuarra, Errobi Lurralde eremuko harrerako langilea da. Sortzetik ezkerreko eskuan urritasun bat badu. Baina otsailetik, esku bioniko berri bat emaiten du eta kuriositatea sortzen du bere esku berriak.

Ez bada ohikoa, bizi berri bat abiatzen ahalko du, eta bereziki motoko permisa pasatzen ahalko du esku berri horri esker.

Panpi Mercapide harekin bildu da.

2021eko Apirilaren 06a

BERRIAK

Ixo jantzi marka berria ezagutzera

ixo_jantzi_marka_berria_ezagutzera

MP3 jaitsi

Emilie Lansaman, Margot Saussie eta Lisa Leroy-k, furgoneta road-trip batean, tokiko jantzi marka bat sortu dute. Haien lehentasuna, ingurumena errespetatzea dela diote, kalitatezko produktoak erabiliz.

Abentura hasi zuten duela gutti, Lisa Leroy Alan Elizondorekin solastatu da.

2021eko Apirilaren 02a

BERRIAK

Kukuxoak haurtzaindegia hedatzekotan

kukuxoak_haurtzaindegia_hedatzekotan

MP3 jaitsi

Lekorneko "Kukusoak" haurtzaindegia ttikiegia da.

Gaur egun hogei bat familia hartzen ditu Basoitia auzoan, baina galdea haundia da, bigarren haurtzaindegi baten proiektua ongi aintzinatua dute. Gerezieta auzoan, beste hamar haurrendako lekua izanen daiteke heldu den urteko sartzerako.

Aurélie Bellecave langilea, Olatz Idoarekin dugu.

2021eko Apirilaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016