BERRIAK

Luhusoko bestak

Luhusoko_bestak

MP3 jaitsi

Agorrilaren 10etik 15a arte iraunen dute Lusuko bestek. Battitt Crouspeyreri Luhusoko komitekoek aurkeztu diote aurtengo egitaraua:

PDF | Luhuso egitauraua2018 web (3 Mo)

2018ko Agorrilaren 09a

BERRIAK

Uhaina surf eskolan, Iban Ithurbiderekin

Uhaina_surf_eskolan__Iban_Ithurbiderekin

MP3 jaitsi

Udako kirola, Euskal Herriko kostaldetan surfa dugu.
Corsaires hondartzara joan da Laida Camblong, Iban Ithurbide, Uhaina surf eskolaren zuzendariarekin bere pasioa aipatzeko. Nola eta noiz hasi zuen surfa erran digu:
http://www.ecole-surf-uhaina.com

2018ko Agorrilaren 07a

BERRIAK

Euskal Herriko musika tresnak

Euskal_Herriko_musika_tresnak

MP3 jaitsi

Aste huntan Ibai Indartekin Euskal Herriko musika tresnak aipatzen ditugu!

2018ko Agorrilaren 03a

BERRIAK

Irun euskaraz beztitzen

Irun_euskaraz_beztitzen

MP3 jaitsi

Ostiral eta larunbat huntan Irunen Irungo Euskal Jiraren 40. Edizioa ospatuko da. Hendaian ospatzen diren euskal bestak baino aste bete lehenago izaten da hitzodua irunen, eta gurdien desfilea, musika, dantza, kirolak edo eta artisau azoka dela euskal kultura eta tradizioaren inguruan ospatzen den hitzordu berezia dugu. Maia Muruaga Irungo Euskal Jira elkarteko lehendakariordea den Amaia Lera Manterolarekin mintzatu da.

2018ko Agorrilaren 03a

BERRIAK

Ezpeletako komitea mikroan

Ezpeletako_komitea_mikroan

MP3 jaitsi

Agorrilaren 3tik 7ra Ezpeletako bestak izanen dira. Lorea, Eneko eta Maialen Ezpeletako komiteko 3 kiderekin mintzatu da Mattin Perez.
Egitaraua aurkezten digute, ostiralarekin hasiz.

2018ko Agorrilaren 02a

BERRIAK

Pintxo eta musika Getarian

Pintxo_eta_musika_Getarian

MP3 jaitsi

Ramuntxo Labat, Uhabia ikastolako buraso batekin mintzatu da Laida Camblong. Pintxo gaua zer den aurkezten digu:.

Xehetasun gehiago www.uhabia-ikastola.eus webgunean edo “Uhabia ikastola” Facebook orrialdean aurkitzen ahal dituzue.

2018ko Agorrilaren 01a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016