BERRIAK

Baionako azken besta orenak

Baionako_azken_besta_orenak

MP3 jaitsi

5 egunen ondotik, bukatu dira Baionako bestak. Asteburuan zehar Baionako karriketan ibili gira, giro eta lekukotasun desberdinak biltzeko. Han zen Ihintza Arrieta.

2018ko Uztailaren 30a

BERRIAK

Saioaren Hiru, Hamalau diskaren ezagutza

Saioaren_Hiru__Hamalau_diskaren_ezagutza

MP3 jaitsi

Maiatzean atera da folk bikotearen 3.diska. Kamila Zubeldiarekin 5 kanturen ezagutze eginen dugu taldearen ibilbidea aipatuz.

01 - Ilargiko Gasna

02 - Itsasotik Heldu Nintzen

MP3 jaitsi

03 - Sugea eta Izarrak

MP3 jaitsi

04 - Hesiak

MP3 jaitsi

05 - Mundua Amaitzen Den Lekua

MP3 jaitsi

2018ko Uztailaren 26a

BERRIAK

Baionako bestak aintzin, kontseiluaren bilana

Baionako_bestak_aintzin__kontseiluaren_bilana

MP3 jaitsi

Baionako herriko kontseilua bildu zen joan den astean. Eztabaida frango izan bada ere, beste pundu batzu aho batez onartu dituzte. Hain zuzen ere, araudi berri bat bozkatu dute, elkarteer diru laguntzen banatzea justifikatzen duena. Geroago Jean Claude Iriartek argitasunak emanen dauzkigu araudi berri hortaz.
Haatik, eztabaida sortu du Baionako besteen sartzeen pagarazteak berriz ere. Baiona 2014 oposizio taldeko Jean Claude Iriartekin hortaz mintzatu da lehenik Kriztof Arotzarena.

2018ko Uztailaren 26a

BERRIAK

Baserrian itzuli bat, janari eta musikarekin

Baserrian_itzuli_bat__janari_eta_musikarekin

MP3 jaitsi

Larunbat huntan egun berezi bat antolatua da Jokin Zaldunbideren baserrian, Arbonan : Baserriko Uzta.
Laugarren saioa da horkoa baina lehena lapurdi inguruetan. Jokin Zaldunbidek aurkezten digu hitzordu hori.

2018ko Uztailaren 26a

BERRIAK

Hazparneko jantziak Zelanda Berrira

Hazparneko_jantziak_Zelanda_Berrira

MP3 jaitsi

Hazparneko dendari bat Zelanda Berriko : “The oversew Fashion Awards” lehiaketan hautatua.
Claire Heguy-k, berreskuratu oihalekin sortzen ditu jauntziak. H Berri izendatu marka asmatu du, eta lehiaketa huntan parte hartzea deliberatu zuen.
Panpi Mercapide izan da bere tailerrean.

Eta emaitzak erori dira aste huntan, Claire Heguy 7 saristadunetarik bat da.
" Tertiary Designer Award " sariarekin sartu da Euskal Herrira, " Vittoria " arropari esker !

2018ko Uztailaren 25a

BERRIAK

Bastidako trinketa alaitzeko

Bastidako_trinketa_alaitzeko

MP3 jaitsi

Astearte huntan hasten dute kantuen sasoina Bastidan. Lagun'arte bertako elkarteak asteartero biztanleak gombidatzen ditu kantuz emaitera Trinketean.
Elkarteko kide den Maite Garrak aurkezten digu hitzordu hori baina lehenik Lagun'Arte zer den orroitarazten digu.

2018ko Uztailaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016