BERRIAK

Autodefentsa tailerrak Baionako bestak aintzin

Autodefentsa_tailerrak_Baionako_bestak_aintzin

MP3 jaitsi

Baionako bestetan eraso sexisten aurkako kampaina habiatu du Herriko Etxeak baina nahikoa etzela iduritu zaie Plangintza Familiala eta Zizpa Gaztetxeari. Horregatik antolatu dituzte Autodefentsa tailerrak Zizpan.
Lehenik Zizpako antolatzailea den Txomin entzuten dugu, Laida Camblong-en mikroan.

Parte hartzaile batekin hizketan egon da ere Laida Camblong, Maialen entzuten dugu.

MP3 jaitsi

2018ko Uztailaren 23a

BERRIAK

Rubik konpainia Makean

Rubik_konpainia_Makean

MP3 jaitsi

Rubik konpainiaren ezagutza eginen dugu aste huntan, Makeako Irudikapen Eraikuntza Tailerran egonaldian egon baitira aste batez. ZuBi sareak sustengatzen duen lan berria sortzen ari dira.
Estitxu Zalduak, Juanjo Herrerorekin sortu konpainia aurkeztuko dauku.

http://www.rubiktheater.com
https://www.facebook.com/rubik.cia

2018ko Uztailaren 19a

BERRIAK

Uztaritzen, Tourraren Azke Itzulia

Uztaritzen__Tourraren_Azke_Itzulia

MP3 jaitsi

Igandean, uztailaren 22an, Frantziako " Tourra " aitzaki, " Azken Itzulia " antzerkia ikusten ahalko da Uztaritzen Lota aintzinean arratsaldeko 6etan, urririk.
Chimères antzerki taldeko Txomin Heguy eta Patxi Uzcudun antzerkilariek, Joël Jouanneau-k idatzi " Dernier rayon " antzerkia, emanen dute euskaraz.
Antolatzaile : Uztaritzeko Herriko Etxea, EKE eta 8KO taldeak dira. Pantxoa Etchegoin eta Peio Berhocohirigoienekin mintzatu da Panpi Merkapide.

2018ko Uztailaren 19a

BERRIAK

5 egun besta giroan Zuraiderentzat

5_egun_besta_giroan_Zuraiderentzat

MP3 jaitsi

Uztailaren 19tik 23ra Zuraideko bestak izanen dira. Mattin Perez, Lea eta Paxkal Zuraideko komiteko 2 kiderekin mintzatu da, besten egitaraua ezagutzeko.
Erraiten digute duela zenbat denbora Zuraideko komitean direla.

2018ko Uztailaren 19a

BERRIAK

1.5km Baionan igerika

1.5km_Baionan_igerika

MP3 jaitsi

Baionaren zeharkatzea igerika antolatzen du Aviron Baioneko igeriketa sailak. Mattin Perez, Eztitxu Vivancorekin mintzatu da. Igerilaria izan zen eta erraten digu noiz gelditu zituen goi mailako lasterketak.

2018ko Uztailaren 19a

BERRIAK

Populuen arteko besta Itsasun

Populuen_arteko_besta_Itsasun

MP3 jaitsi

Uztailaren 19tik 22ra iraganen da aurten errobiko festibala. “Populuen kantu sakona” izendatu dute aurtengo edizioa, keinu bat eginez urte hasieran zendu zen Josean Artzeri. Urtero bezala, kantu, musika, dantza, eztabaida eta gaualdi desberdinak lerrokatuko dira 4 egunez Itsasuko gune desberdinetan. Xehetasunak Ihintza Arrietarekin.

2018ko Uztailaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016