BERRIAK

Kundalini yoga eta Almadantza tailerrak Uztaritzen

kundalini_yoga_eta_almadantza_tailerrak_uztaritzen

MP3 jaitsi

Asteburu honetan, Kundalini Yoga tailerrak proposatzen ditu Quitterie Setoainek Arruntzan, larunbat arratsaldean. Eta igandean aldiz Almadantza tailerrak goizez beti Carpe Diem terapia gunean.

Panpi Mercapide solastatu da tailerren animatzailearekin.

2021eko Martxoaren 12a

BERRIAK

Belaunaldien arteko elkarbizitza

belaunaldien_arteko_elkarbizitza

MP3 jaitsi

Belaunaldien arteko trukaketa proposatzen du Maillâges elkarteak, 2003 urte hartan izan ziren berote handiak geroz. Adineko pertsona bat, etxebizitza bat xekatzen duen gazte batekin bizi daiteke. Eta Maillâges elkarteak, bien arteko lotura hori egiten du gaur egun ere.

Maddi, Mugertarra da, eta berriki eskema horri lotu da, Olatz Idoatekin egon da.

2021eko Martxoaren 12a

BERRIAK

Hizkuntza patologiak euskaraz aztertzeko tresna sortu dute

hizkuntza_patologiak_euskaraz_aztertzeko_tresna_sortu_dute

MP3 jaitsi

Hizkuntza patologien sintomak euskaraz aztertzeko tresnarik ez dute ortofonistek, euskal pazienteekin erabiltzeko.

Hortik abiatuz, ahozko euskararen neurtzeko tresna sortu du Euskal Ortofonisten Elkarteak. Lehen aldiz Euskal Herrian "Higa" deitu tresna egokia izanen da euskaldunentzat. Momentuz ikastola eta eskola elebidun pribatu batzutan ibiltzen dira hamar bat ortofonista eta ikerle, bataz besteko emaitzen biltzeko.

Joana Itzaina elkarteko Ortofonistak, Panpi Mercapideri erran dio nola sortu zuten "Higa" tresna.

2021eko Martxoaren 05a

BERRIAK

Euskara irakasle postu erdi baten alde mobilizatu dira Zokoan

euskara_irakasle_postu_erdi_baten_alde_mobilizatu_dira_zokoan

MP3 jaitsi

Euskara irakasle postu erdi baten galtzeko lanjerrean da Zokoako Untxin eskola elebiduna. Hori aitzin ikusten du departamenduko ikuskaritzaren eskola karta berriak. Elkarretaratzea antolatu zuen Ikas Bik ostegun goiz huntan eskola aitzinean.

Burasoez gain, Urruña eta Ziburuko hautetsiak ere han ziren erabaki horren salatzeko À¢Â€Â“ Filipe Aramendi Urruñako auzapeza eta Leire Larrasa Ziburuko axuantaren ihardokitzeak bildu ditu Kriztof Arotzarenak


2021eko Martxoaren 05a

BERRIAK

Urtaroak liburuxka Urruñako antzerki eskola laguntzeko

urtaroak_liburuxka_urrunako_antzerki_eskola_laguntzeko

MP3 jaitsi

Berriki sortu den Urruñako Antzerki eskolak liburu bat plazaratu du, elkartea diruztatzen laguntzeko. Urtaroak deitzen den liburuxkak, 12 orrialde ditu, Ixabel Etxeberria eta Garbiñe Ubedak dute sortu.

Unai Villakorta Urruñako antzerki taldeko presidentearekin solastatu da Olatz Idoate.

2021eko Martxoaren 05a

BERRIAK

EME8 Azkaingo talde feminista sortu dute

eme8_azkaingo_talde_feminista_sortu_dute

MP3 jaitsi

Martxoaren 8ak du ekarri EME8 Azkaingo talde feministaren sortzeko bidea.

Azaroan hasi ziren elkartzen Azkaingo emazte batzu, martxoaren 8a kari, ekimen asteburu bat sortzeko. 12 dira gaur egun taldean. Astebururako antolatu zituzten hitzaldi, merkatu eta ekimenak ezeztatzea behartuak izan dira baina talde dinamikak segituko du.

Arantxa Idieder Azkainera hurbildu da, Elorri Manterola eta Haize Bolinaga taldeko bi kiderekin hitz egitera. Haiekin harremanetan jartzeko, Facebooken bitartez edo emailez: EME8.azkaine@gmail.com

2021eko Martxoaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016