BERRIAK

Kabalaren indarra hondartzak garbitzeko

kabalaren_indarra_hondartzak_garbitzeko

MP3 jaitsi

Laster, behar bada, Jean-Mixel Susperregiren behorrak ikusiko dira Ipar Euskal Herriko hondartzak garbitzen.

Senpertarrak Zaldi-Lana enpresa sortu du. Lan tresna sinplea asmatu du. Hortan, are bat sare edo bahe batez osatua eta gibelean tapiza bat. Horren bidez, zaldiak tiratu tresnak, sable azala harrotzen du eta hondarkinak biltzen ditu.

Senpereko aintziran entseguak egiten ari da Jean-Mixel Susperregi. Horietarik bat segitu du Kriztof Arotzarenak.

2021eko Otsailaren 11a

BERRIAK

Sugarren Mende saiakera grafikoa oinarri hartuta solasa Miarritzen Asiskorekin

sugarren_mende_saiakera_grafikoa_oinarri_hartuta_solasa_miarritzen_asiskorekin

MP3 jaitsi

À¢Â€ÂœSorgin" ehizaz Asisko Urmenetak mintzaldia eskainiko du larunbat honetan Miarritzeko mediatekan. Solasa "Sorginkeria. Jukutriak eta dantzak" erakusketaren osagai gisa dator.

Solasaren lekuak mugatuak izanki, izenak aitzinetik eman behar dira mediatekara deituz: 05 59 22 28 86 edo internet bidez: mediatheque@biarritz.fr.

Nora Arbelbide Miarritzeko mediatekako langilearekin xehetasun gehiago, Kriztof Arotzarenaren mikroan.

2021eko Otsailaren 11a

BERRIAK

Zertarako balio du 5G-ak ?

zertarako_balio_du_5g_ak_

MP3 jaitsi

Gaur egun, ez dela azterketarik egin 5G teknologiak sortu uhinen ondorio sanitarioen ikertzeko dio Aiherra Bizirik elkarte berriak.

Bilkura publikoa antolatzen du, CADE ingurumen defentsarako elkartea gomitatuz, heldu den larunbat goizeko 10etan Aiherrako Denen Etxean. Herritarrei informazioa emaiteaz gain, alerta-talde bat sortu nahi du elkarteak, hautetsi eta administrazioek hartu erabakietan eragiteko. Jon Eiherabide kidearekin solastatu da Kriztof Arotzarena.

2021eko Otsailaren 05a

BERRIAK

EPFLari esker Uztaritzeko herriko etxeak lurren jabetasuna atxiki lezake

epflari_esker_uztaritzeko_herriko_etxeak_lurren_jabetasuna_atxiki_lezake

MP3 jaitsi

Uztaritzeko kontseilua bildu zen joan den ostegunean.

EPFL Tokiko Lurren Erakunde Publikoaren Erakundearen bidez, bi proiektu daramatza herriko etxeak. Lehena, Etxeberria etxearen erosketa, hau eginen dena. Eta bigarrena kari, saleroste negoziaketan ari dira, Heraitzeko jabe pribatu batekin, herria lur batetaz jabetzeko.

Nikolas Blain hautetsiarekin bildu da Kriztof Arotzarena.

2021eko Otsailaren 05a

BERRIAK

Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldearen berri hartu dugu

le_petit_theatre_de_pain_antzerki_taldearen_berri_hartu_dugu

MP3 jaitsi

Le Petit Théâtre de Pain taldearentzat lanak segitzen du urte berezi honetan ere. Ondoko hilabeteak dudazkoak dira, sorkuntza berriak ezin plazaratu, eta segurtatu behar zirenak pusatuak direlako.

Taldea sorkuntza lantzen ari da hala ere, Luhusoko bulegoan, Panpi Mercapide solastatu da Elorri Etcheverry eta Katti Biscay ekoizpen eta komunikazio arduradunekin.

2021eko Otsailaren 05a

BERRIAK

Arruntzakoop saltegi parte hartzailea ideki dute Uztaritzen

arruntzakoop_saltegi_parte_hartzailea_ideki_dute_uztaritzen

MP3 jaitsi

8 ziren proiektua abiatzeko garaian, 120 familik osatzen du orain Arruntzakoop elkartea.

Etxebizitza berriak eraikitzen ari zirela Uztaritzeko Arruntza auzoan, auzoko bilkuretan, herritar batzu kezkatu dira ez zelako janari dendarik idekiko. Herriko etxeari gaia aipatu ondoan, dinamika abiatu da auzoan,eta Arruntzakoop saltegi parte hartzailea ideki dute 2020ko urriaren 20an.

Arantxa Idieder joan da saltegia bisitatzera eta lau kiderekin elkartu da.

Berriki departamenduak eskaintzen zuen "Budget Participatif" hortarik ere 20.000 euro jasoko dituzte. Dendan ura instalatu nahi lukete diru horrekin eta bereziki hotz ganbera handi bat, haragia adibidez atxikitzeko.

2021eko Otsailaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016