BERRIAK

Senpereko trailaren hamargarren ediziorik ez da izanen aurten

senpereko_trailaren_hamargarren_ediziorik_ez_da_izanen_aurten

MP3 jaitsi

Mendiko trailen sasoia abiatzen du urte guziz Senperekoak, eta aurtengoa ezeztatu behar izan dute antolatzaileek. Martxoan, 10garren edizioa ospatzekoa zuten, manera berezi batez gainera, baina dena heldu den urtera pusatzea deliberatu dute. Olatz Idoate, Sebastien Irazoki antolatzaile eta lasterkariarekin egon da.

2022ko martxoarendako speaker edo esatari euskaldun bat xekatzen dute, helmugan animazioa egiteko. Beraz, interesa edo gogoa baldin baduzue, ez zazuela duda eta horiekin harremanetan sar, beren Facebook orrialdearen bidez.

2021eko Otsailaren 01a

BERRIAK

Senpereko aintziran egiten ari diren obra erraldoiek beranta hartu dute

senpereko_aintziran_egiten_ari_diren_obra_erraldoiek_beranta_hartu_dute

MP3 jaitsi

Senpereko aintzirak ez du usaiako itxura. Obrak hasi behar izan ditu herriko etxeak, joan den ekainean prefetaren mehatxupean. Segurtasun lanik gabe, lakua betiko hustera behartuko zuen herria.

Uholdeak saihesteko eta ahuldua den diga indartzeko, apirilaren 30a arte guttienez xantierran izanen da gunea. Gainera, beranta ukanen dute, abenduko euriteen gatik, uholdeek obrei kalte egin baitiete. Teknikoki zer egiten ari diren jakin nahi izan dugu. Argitasunak galdegin dizkio Kriztof Arotzarenak, Ximun Zubieta, obretako estudio bulegoko bati. (argazkiak hemen)

Herriko etxeari doakionez, arazoa, obren diruztatzea izan zen, azkenean 3,2 milioi euroko aurre kontuaren parte handiena Estatuak bere gain hartuko du, 625000À¢Â‚¬ Senpereko herriaren gain.


2021eko Urtarrilaren 29a

BERRIAK

Hiria gauan lemarekin argazki lehiaketa Senperen

hiria_gauan_lemarekin_argazki_lehiaketa_senperen

MP3 jaitsi

Beren hamargarren argazki lehiaketa antolatzen dute Senpereko Arranoa elkarteak eta herriko etxeak, eskuz esku. Otsailaren 28a arte baduzue, zuen argazkien aurkezteko. "Hiria gauan" da aurtengo gaia.

Gaxuxa Elhorgak xehetasunak eman dizkio Kriztof Arotzarenari, Arranoa elkartearen izenean.

Lehiaketatik landa, erakusketa hilabete osoan egonen da, martxoan zehar, Senpereko Herriko etxean.

2021eko Urtarrilaren 29a

BERRIAK

Karrikan bizi direnentzat proiektu berriztatzailea du Atherbeak

karrikan_bizi_direnentzat_proiektu_berriztatzailea_du_atherbeak

MP3 jaitsi

Karrikan bizi diren 20 pertsona aterbetzeko, Atherbea elkarteak aurkeztu proiektua hautatu du Frantziako Estatuak, diruz laguntzeko. Bainan, horren gauzatzeko, lur publiko edo pribatu ttipiak xekatzen ditu Baiona Angelu Biarritze, Hego Lapurdi baita Uztaritze eta Hazparne inguruan.

Habitat Sud Atlantic Ipar Euskal Herriko Bizitegiaren erakunde publikoaren laguntzarekin, dei bat luzatzen die Atherbeak, Euskal elkargoko hautetsiei baita Ipar EHko herri eta biztanleei ere.

Pantxika Ibarboure Atherbeako zuzendariak xehetasunak eman dizkio Kriztof Arotzarenari.

2021eko Urtarrilaren 29a

BERRIAK

Mixel Labeguerie-ren sortegunaren 100.urtemuga ospatuko dute martxoan

mixel_labeguerie_ren_sortegunaren_100_urtemuga_ospatuko_dute_martxoan

MP3 jaitsi

Michel Labeguerie kanboar medikua, politikari abertzale eta kantariaren sortegunaren 100. urtemuga ospatuko da martxoan. Mintzaldi, kantaldi eta CD bikoitza ere plazaratuko dute karia hortarat,Michel Labeguerieren Lagunak elkarteak bultzaturik.

Peyo Labeguerie bere semearekin mintzatu da PanpiMercapide.

2021eko Urtarrilaren 29a

BERRIAK

À¢Â€ÂœInkisizioak izendatu zituen Sorginak, ukatzen zutelarik, ez da zentzuzkoa guk hori aldarrikatzeaÀ¢Â€Â

a_a_aoeinkisizioak_izendatu_zituen_sorginak_ukatzen_zutelarik_ez_da_zentzuzkoa_guk_hori_aldarrikatzeaa_a_a_

MP3 jaitsi

Sugarren Mende sorgin ehizaz liburua izenpetu du Asisko marrazkilariak, ikerketa lanetan ere aritu da dokumentu honen osatzeko.

Zugarramurditik etorri da liburu honen eskaera, herritar gisa, sorgin ehizak utzitako aztarna eskasa aztertzen hasi baitira. Baita À¢Â€ÂœSorginaÀ¢Â€Â irudiaren garapen handi horrek ekartzen duen ezin egonagatik ere.

Helena Xurio zugarramurdiarekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2021eko Urtarrilaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016