BERRIAK

Itsasotik Itsasora

Itsasotik_Itsasora

MP3 jaitsi

Ostiralean, maiatzaren 25ean, Luhusoko Harri Xuri gelan, egonaldian ziren Random konpainiakoek, aurrerapen ikusgarri bat proposatuko dute. Sartzea urririk.
Hamekako Xabina Claveriek orroitarazi dauku ikusgarri hau sartzen dela " De Mar a Mar " egitasmoaren baitan.

2018ko Maiatzaren 24a

BERRIAK

Euskara bultzatu Tolosatik Uztaritzera

Euskara_bultzatu_Tolosatik_Uztaritzera

MP3 jaitsi

Tolosako Galtzaundi elkartea, euskara bultzatzeko lanetan dabilen elkartea, Uztaritzen egon da joan den asteburuan.
Jesus Murua, elkarteko koordinatzaileak, elkartearen funtzioa zein den aurkezten dauku Oihana Daguerren Mikroan.

Tolosako galtzaundi elkartekoek euskararen inguruan daramaten lana aurkeztu dute mintzaldi bat eskainiz. Bertan ziren Uztariztarren gana joan da Oihana Daguerre.

MP3 jaitsi

2018ko Maiatzaren 24a

BERRIAK

Haurrendako literatura banatzen

Haurrendako_literatura_banatzen

MP3 jaitsi

Libre plume, Baionako gazte literatur elkarteak, aste huntan antolatzen du Bouquinville Txiki egitasmoa astezkenetik larunbaterat.
Elkarteak euskal literatura gartzen hasi da azken urteetan.
Ana Imaz animatzaileak aurkeztu dauku Libre Plume-n xedea.

2018ko Maiatzaren 22a

BERRIAK

Errugbian, Donibanek lortu du

Errugbian__Donibanek_lortu_du

MP3 jaitsi

8 punduko berantaren gainditzea lortu dute Angeluren kontra, 9 punduz nagusiturik.

2018ko Maiatzaren 22a

BERRIAK

Uda Lekuko abenturak

Uda_Lekuko_abenturak

MP3 jaitsi

Uda Lekuk proposatzen dituen heldu den udako egonaldi batzuentzat lekuak gelditzen dira oraino.
Maddi Bordagaray koordinatzailearekin aipatu ditugu egonaldi desberdinak, eta hasteko " Abentura berriak " deitua dena nori zuzentzen den aipatu dauku.

2018ko Maiatzaren 18a

BERRIAK

Artearen merkatua Akotzen

Artearen_merkatua_Akotzen

MP3 jaitsi

Igandean 6. Merkatu’Art iraganen da Donibane-Ziburuko gaztetxean, Akotze auzoan. Gaztetxeko kide den Argitxu Dufaurekin solastatu da Panpi Merkapide.

2018ko Maiatzaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016