BERRIAK

Baionako bestak pagatuz eginen dira

Baionako_bestak_pagatuz_eginen_dira

MP3 jaitsi

Baionako festak pagaraztearekin dudak izanik ere, erabakia errespetatuko dute peñek. Kontzertazio falta badela iruditzen zaie hala ere eta batzuek diote badirela beste aterabide batzuk bestetako gastu erraldoiei aurre egiteko. Gilles Barnebougle, Haiz’Hegoa peñako kidearekin mintzatu da Ihintza Arrieta.

2018ko Maiatzaren 17a

BERRIAK

Idokiren besta igandean

Idokiren_besta_igandean

MP3 jaitsi

Igandean iraganen da Idoki merkatua, maiatzaren 20ean Uztaritzen.
Idokiko Ixabel Barreixek aipatu dauku jaz abiatu udaberriko hitz ordu berri hau.

2018ko Maiatzaren 15a

BERRIAK

Euskararen garapenaz Tolosa eta Uztaritze artean

Euskararen_garapenaz_Tolosa_eta_Uztaritze_artean

MP3 jaitsi

Uztaritze-Tolosa senidetza elkarteak, mintzaldi bat antolatzen du maiatzaren 19an larunbatez, goizeko 10:30tan Lapurdi gelan, euskararen erabilpena nola garatu duten, Tolosako Galtzaundi elkartearekin.
Maiatzaren 26an iraganen den Musikherria Tolosako ekitaldirat joiateko, autobusak izanen dira eta izen emaiteko azken epea 19a da. 06 31 07 75 03rat deitu izena emaiteko.
Peio Berhocoirigoin elkarteko lehendakariak xehetasunak emaiten dizkigu.

2018ko Maiatzaren 15a

BERRIAK

Errugbian, abantaila Angelurentzat

Errugbian__abantaila_Angelurentzat

MP3 jaitsi

Federal 1 mailan, joaneko partida irabazi dute Donibane Lohitzuneren kontra. Eta best emaitzak!

2018ko Maiatzaren 14a

BERRIAK

Federal 2ko fase finalak

Federal_2ko_fase_finalak

MP3 jaitsi

Nafarroak irabazi du asteburu huntan Tulle herriko taldearen aurka, Maule ere garaile. Eta beste emaitza guztiak!

2018ko Maiatzaren 07a

BERRIAK

14. edizioa Itsasuko Joko Berri txapelketarentzat

14._edizioa_Itsasuko_Joko_Berri_txapelketarentzat

MP3 jaitsi

Arrats huntan, Itsasuko Atharri pilotalekuan, Itsasuko Joko Berri txapelketaren 14.edizioari hastapena emanen zaio. Gaurko pilotari hoberenetariko gehienak ikusteko aukera beraz. Josu Guillén txapelketa huntaz mintzatu da Pierre Ducassou pilotaria eta antolatzailearekin.

Benessek ordezkatuko du Ximun Lambert ostirale arrats huntako partidan.

2018ko Maiatzaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016