BERRIKETARIAK | SENPERE

Martxoko hitzorduak Senperen Elur Alberdirekin

2024ko Martxoaren 15a

Martxoko%20hitzorduak%20Senperen%20Elur%20Alberdirekin

Je vis avec Freddie Mercury ikusgarria Senperen Martxoaren 30ean.

MP3 jaitsi (11 Mo)

  • Olerkiaren astea Senperen
  • Elkartasun kontzertua martxoaren 17an Goazen taldearekin
  • Martxoaren 24an Larreko gelan hitzordu bat
  • Martxoaren 30ean Freddy Mercury-ri buruzko ikusgarria
  • Kultura topaketak apirilaren 6tik 19ta
  • Autoen Lapurdiko itzulia apirilaren 5etik 7ra




BERRIKETARIAK | KANBO

Kanboko hilabeteko hitzorduak Maia Martinonekin

Kanboko%20hilabeteko%20hitzorduak%20Maia%20Martinonekin

Maia Martinon Kanboko herriko etxeko langilea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (17 Mo)

Hilabete honetan Kanboko berriak Maia Martinon herriko etxeko langilearekin:

  • Zineman animazio ainitz: martxoaren 15ean Louise Violet adibidez ondotik sozial aste bat
  • Martxoaren 8tik 30era Assantza gunean Emazteez erakusketa
  • Mediatekako animazioak, tartean Itxaro Borda hurbilduko dela
  • Martxoaren 14an Korrikakari ekimen ainitz, aitzin, gauean bertan eta ondotik
  • Hilabete bukaeran Arnaga-ren sasoia berriz idekitzen dute eta martxoaren 30ean arroltze ehiza haurrentzat ere

2024ko Martxoaren 08a





Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016