Merkataritza eta ofizialegoaren astea da Urruñan
2024ko Azaroaren 26a
Waaz komunikazio agentziako Emile Negelouak tailerrak ematen ditu Urruñan aste honetan / GURE IRRATIA
Azaroaren 25etik 30era, Urruñako Merkataritza eta Ofizialegoaren astea antolatzen du herriko etxeak, Gure irratiarekin partaidetzan. Astelehenean hasita, egunero proposatzen dizkizuegu kronika bereziak goizean 9:45ean eta arratsaldez 18.45ean.
Lehen kronikan astelehenean, Waaz komunikazio agentziaren sortzaileak, Emile Negelouak, aipatu digu animatuko duen tailerra; azaroaren 25ean frantsesez eman duena, eta azaroaren 28an ostegunean 18:00tan euskaraz: Nire errentagarritasuna emendatu digitalari esker.
Filipe Aramendi auzapezarekin ere hitz egin dugu
Urruñako herriaren aurkezpen orokorra, Lapurdin duen kokapena aipatzeko parada izan da Olatz Idoaterentzat, Filipe Aramendi auzapezarekin.
Herriko etxeak ere, lekuko komertzioen baloratzeko lanetan bere rola uste baitu, Merkataritza eta Ofizialegoaren astea antolatu dute, zentro komertzial handiei aurre egiteko bide bat atzeman nahian.