BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Biarritzeko Euskara zerbitzutik hilabeteko hitzordu nagusiak

biarritzeko_euskara_zerbitzutik_hilabeteko_hitzordu_nagusiak

MP3 jaitsi

Biarritzeko berriak hartzen ditugu hilabete honetan Renaud Davant kronikariarekin, Euskara zerbitzuaren lokal berrietan:

  • 800 haur martxoaren 18an, Korrika Ttipirentzat, eta pentsa zenbat martxoaren 24an Korrikaren azken egunarentzat
  • BO errugbi taldeaz pundua egin dute Olatz Idoaterekin, hurrengo bi partidak etxean direlarik, bainan Vannes hoberenen kontra ariko dira
  • Biarritz Japan festibala martxoaren 23 eta 24an Irati gelan
  • Design District Bilbon, Donostia eta Biarritze arteko ekimena martxoaren 23an

2024ko Martxoaren 01a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

"Santa Agate ospatzeak omen zoriona eta fertilitatea ekartzen du"

_santa_agate_ospatzeak_omen_zoriona_eta_fertilitatea_ekartzen_du_

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarri hilabete honetan Biarritzeko herriko etxetik berrien emateko:

  • Ihaute giroan, Arroka elkarteak bultzaturik Santa Agate otsailaren 3an eta 8an (Santa Agate ttipi)
  • Igerilekuan Euskoz pagatzen ahalko da orain, eta seinaletika elebidunean
  • Mintzalasai 2024ko irailaren 16tik 22ra iraganen da
  • Soziedad Alkoholika taldea Biarritzeko Atabalen otsailaren 10ean, ez da gehiago lekurik salgai
  • BO-ko errugbi taldea kinka larrian, 2 partida heldu zaizkielariek

2024ko Otsailaren 01a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Hitzordu desberdinen artean Biarritzen, Mizanbu gaztetxean eguberri gaua kontzertuekin larunbatean

hitzordu_desberdinen_artean_biarritzen_mizanbu_gaztetxean_eguberri_gaua_kontzertuekin_larunbatean

MP3 jaitsi

Renaud Davant, Biarritzeko herriko etxetik hilabete honetako hitzorduak aipatzeko:

  • Olentzero eta Maridomingi abenduaren 23an pasako dira, arratsaldeko 4etatik aitzina
  • Eguberriko gaua Mizanbu gaztetxean, lau kontzerturekin
  • "Miarritze argiz jantzirik" gune desberdinetan argiztapen bereziekin urtero bezala
  • BO Biarritzeko errugbi taldeaz pundua, egoera konplikatuan direlarik, urtarrilaren 5ean Briven kontra ariko dira

2023ko Abenduaren 21a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Euskararen urtaroa Biarritzeko xoko desberdinetan ere

euskararen_urtaroa_biarritzeko_xoko_desberdinetan_ere

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarrik hilabete honetan hitzordu batzu aipatu nahi izan dizkigu:

  • Euskararen Urtaroaren kari Biarritzen, azaroaren 25ean 16:00 - 18:00 Planetariuma hantuko dute eta euskaraz dekubritzen ahalko da Mediatekan. Azaroaren 29an aldiz Social Bar ostatuan, Mintzapraktika gaualdia 18:00etatik aitzina
  • Abenduaren 2an Olentzeroren etorrera prestatzeko hitzordua Arrokaren lokalean eta Mizanbu gaztetxean.
  • Abenduaren 3an Euskaren Nazioarteko egunaren kari Transmisioa dokumentala
  • Abenduaren 23an Biarritzen izango da Olentzero.

2023ko Azaroaren 24a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Arte obrak, errealitate birtualean deskubritu Biarritzen

arte_obrak_errealitate_birtualean_deskubritu_biarritzen

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarrirekin, hilabetero Biarritzeko berriak ematen dikigu herriko etxetik:

  • Mintzalasaien bilanarekin hasi da, sorpresa onak ekarri dituen ekimena.
  • Amerika Latinar film festibalaz ere aipamena, azkena egunak direlarik.
  • Errealitate birtualean, arte obretan murgiltzea urriaren 3tik 28ra
  • Brouillarta erakusketaren 25.edizioa urriaren 7 eta 8an.

2023ko Irailaren 28a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Biarritzeko herrixkak igande gaua arte

biarritzeko_herrixkak_igande_gaua_arte

MP3 jaitsi

Viviane Itursarri Biarritzeko ondoko hitzorduak hilabetero gurekin dugu. Aldi huntan:

  • Biarritzeko herrixka edo Casetas horiek idekiak dira igande arte itsas bazterrean, Euskal Kosta gunean.
  • Biarritzeko herriko etxeak udarako langileak bilatzen ditu.
  • Enara eta Errobi Kanta ekainaren 16an
  • Mintzalasai prestatzeko, lehen bilkura publikoa ekainaren 20an, 7etatn Arroka-ren lokalean, Surfrider parean.
  • Upeldegietako herrixka - Village des Bodegas; udan uztailaren 15ean eta agorrilaren 12an.

2023ko Ekainaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016