BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Mintzalasai irailean izango da, eta zuen proposamenak egiteko orain da

mintzalasai_irailean_izango_da_eta_zuen_proposamenak_egiteko_orain_da

MP3 jaitsi

2 hilabeteko pausa baten ondotik, Miarritzeko herriko etxean euskara teknikaria den Vivianne Ithurassarik berriz emaiten digu Miarritzeko aktualitatearen berri.

  • Atabalen: kontzertuak maiatzak 17an Atzar'Hadi Xutik eta Watson ekainaren 3an
  • Auzapezaren permanentziak: maiatzaren 25ean ekainaren 22an (izena emanez)
  • Casetas herrixkak ekainaren 14tik 18ra
  • Mintzalasai : irailaren 18tik 24ra

2023ko Maiatzaren 17a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Fipadoc, Santa Agate eta Euskal Moneta

fipadoc_santa_agate_eta_euskal_moneta

MP3 jaitsi

Biarritzeko aktualitate kulturala aipatu digu Viviane Ithursarrirekin.

  • Urtarrilaren 28a arte iraunen duen Fipadoc festibala
  • Santa Agate ttipi ospatuko dute otsailaren 2an
  • Euskoa Biarritzeko mediatekan erabiligarri

2023ko Urtarrilaren 24a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Miarritze eguberriko giroan sartua

miarritze_eguberriko_giroan_sartua

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarrik Biarritzeko berriak eta hilabeteko hitzorduak eman dizkigu:

  • Eguberriko merkatuan, Portu zaharreko plazan
  • Miarritze argiz jantzirik, proiekzio animatuak abenduaren 17tik urtarrilaren 1era gau guziz
  • Olentzero abenduaren 18an igandez, 6etan portu zaharrean
  • Oldarrak abesbatza abenduaren 21ean
  • Mallandain balleta abenduaren 21,22 eta 23an
  • Biarritzeko hartza zuriek abenduaren 24an eguerditan ttanko dute hitzordua

2022ko Abenduaren 09a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Elkano, Libe Goñi, Biarritzeko bestak eta Lurrama Vivianen aipagaietan

elkano_libe_goni_biarritzeko_bestak_eta_lurrama_vivianen_aipagaietan

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarrirekin Biarritzeko hilabeteko hitzorduak

  • Elkanoren mundubira orain dela 500 urte azaroaren 12an mediatekan
  • Libe Goñi-ren saioa, 3 minutu hartzeko azaroaren 19an, mediatekan
  • Irakurle taldea azaroaren 29an mediatekan bilduko da
  • Biarritzeko San Marti bestak asteburu honetan
  • Lurrama ere bistan dena 3 egunez

2022ko Azaroaren 10a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Munduko pilota txapelketa Biarritzeko hitzordu nagusi urrian

munduko_pilota_txapelketa_biarritzeko_hitzordu_nagusi_urrian

MP3 jaitsi

Hilabete huntako aipagaiak Viviane Ithursarri laguntzailearekin: urri arrosa herrixka Biarritzeko kasinoan, munduko pilota txapelketa urriaren 23tik 29ra, BO errugbi taldearen aktualitatea Agen errezibitzen duelarik ostiral honetan, baserritar jantziak eta Halloween.

2022ko Urriaren 13a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Mintzalasai, Biarritzeko aktualitatean

mintzalasai_biarritzeko_aktualitatean

MP3 jaitsi

Aurten ere, hilabetero Miarritzeko berriak hartuko ditugu Viviane Ithursarri euskara zerbitzuko langilearekin.

2022ko Irailaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016