BERRIKETARIAK | LEKORNE

18 09 05eko Makea Lekorneko berriak

MP3 jaitsi

BeƱat Bidegainen berriak

2018ko Irailaren 05a

BERRIKETARIAK | ITSASU

2018 09 03ko Itsasuko berriak

MP3 jaitsi

Peio Ospitalen aste huntako berriak

2018ko Irailaren 03a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

18 09 03ko Azkaingo berriak

MP3 jaitsi

Josephine Olhagaraien berriak

2018ko Irailaren 03a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Senpertarrek egurrarentzat galdea berriz egin behar

Senpertarrek_egurrarentzat_galdea_berriz_egin_behar

MP3 jaitsi

Amets Lahetjuzanek xehetasun gehio emanen digu, eta Senpereko azken berriak sakonduko.

2016ko Urriaren 14a

BERRIKETARIAK | AHETZE

Ahetzeko elkarteen azken berriak

MP3 jaitsi

Maite Iturzaeta berriketariarekin.

2016ko Urriaren 10a

BERRIKETARIAK | ITSASU

itsasurat goaz goiz huntan.

MP3 jaitsi

Berri gutti gaurkoan Itsasutik. heriotze bat eta Kanpoko zinema aipagai Peio Ospital itsasuko berriketariarekin.

2012ko Uztailaren 30a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016