BERRIKETARIAK | ITSASU

Itsasun sendagile baten esperientziaz mintzaldi bat

MP3 jaitsi

Peio Ospitalek eskaini berriak: -sortze, -heriotze eta apirilaren 26eko mintzaldia Elkarte Katolikoak antolatzen duena

2012ko Apirilaren 16a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Azkainen josteko tailerrak opor hauetan

MP3 jaitsi

Azkaineko berriak: Josephine-ekin:
- arno jastatzea, 3 ibilaldiren berri, selairu hustea eta txirrindularitza igandean bai eta ere josteko tailerrak aipagai:

2012ko Apirilaren 16a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Senpereko berrien itzulia egiten dugu aste honetan

MP3 jaitsi

Berriz ere Amets Laetjusan gurekin dugu eta gaurkoan Adin Ederra elkartearen ateraldia, Ikastolaren ikusgarria, presoen aldeko bazkari eta autobusa eta bukatzeko kirolak.

2012ko Apirilaren 12a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Amets Laetjusan-ek dizkigu Senpereko berriak emaiten.

MP3 jaitsi

Aste huntan ere Amets gurekin dugu eta berri frango oraingoan.
Heien artean, aisialdi zentroaren izen emaiteak, Ronde du Labour kirol mekanikoentzat, egur mozketen debekua, bozka bulegoen toki aldaketa besteak beste.

2012ko Apirilaren 05a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

azkaineko bidean berri frango Josephine Olhagaray-ekin

MP3 jaitsi

Aste huntan, Ilbiltzaileen ateraldiak, Ardivin dendan arno jastaketak, merkatua, antzerki bat, saski baloia eta beste berri zonbaitzu.

2012ko Apirilaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016