BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Lehuntzeko Herriko bestak !

MP3 jaitsi

Lehuntzeko berriak Jean Bernard Iribarnerekin, asteburu huntako bestak ditu batez ere aipatu: entzun ditzagun:

2011eko Ekainaren 30a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Lehuntzen bestak hurbiltzen eta nola!

Lehuntzen_bestak_hurbiltzen_eta_nola!

MP3 jaitsi

Musika eskolaren besta...herriko bestak eta talde garrantzitsu bat...

2011eko Ekainaren 16a

BERRIKETARIAK | KANBO

Hazparneko Armand David lizeoak eta Arnagak hitzarmena.

Hazparneko_Armand_David_lizeoak_eta_Arnagak_hitzarmena.

MP3 jaitsi

Bi ezkontza kanbon! Umiasaindu dela eta elizkizunek ordutegi desberdina. Erakusketa desberdinak herrian. Herriko dantza, euskal dantzak helduentzat, klaseak berriz hasten dira.

2010eko Urriaren 25a

BERRIKETARIAK | KANBO

Errobi elkargoko eskoletako haurrek txondorra euskaraz

Errobi_elkargoko_eskoletako_haurrek_txondorra_euskaraz

MP3 jaitsi

Ikatzkinen inguruko xehetasun guziak bildu dituzte Errobi herri elkargoko ikasleek. Puyodebat xokolategiak tailerrak eta museoa estreinatu du Kanbon. Parropiako zenbait hitzordu...

2010eko Urriaren 11a

BERRIKETARIAK | KANBO

Euskal bixkotxa besta eta xokoleta tailerra...mmm...asteburu gozoa!

MP3 jaitsi

Be?at Garatek gaurkoan, joanden astean aipatu digun Azantzabordako HLMeri buruzko xehetasun gehiago ekarri dizkigu.
Igandean Kanbon ospatuko den Euskal Bixkotxa bai eta haurrendako eginen diren xokoleta tailerrak aipatzen dizkigu.
Mmmm, ze asteburu goxo bezain gozoa pasa daiteke Kanbon...

2010eko Irailaren 27a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016