BERRIKETARIAK | ITSASU

Otsailaren 19ko Itsasuko berriak

otsailaren_19ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2024ko Otsailaren 20a

BERRIKETARIAK | SARA

Otsailaren 20ko Sarako berriak

otsailaren_20ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2024ko Otsailaren 20a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Mamuka: Elirale konpainiak bere azken ikusgarria estrenatuko du larunbatean

mamuka_elirale_konpainiak_bere_azken_ikusgarria_estrenatuko_du_larunbatean

MP3 jaitsi

Elur Alberdirekin Senpereko berriak herriko etxetik:

  • Haurren ihaute eguna otsailaren 16an, helduena pasa den asteburuan zelarik
  • Elirale konpainiaren Mamuka ikusgarriaren estrena otsailaren 17an Larreko gelan
  • Selauru huste bat otsailaren 17an arrantzaleei zuzendua
  • Alexander Big Band kontzertua otsailaren 18an
  • Martxoaren 2an lana xerkatzen dutenendako hitzordua
  • Loto bat ere izango da martxoaren 2an
  • Senpereko Trail martxoaren 9 eta 10ean
  • Olerkiaren udaberriaz aipamen bat, hurbiltzen baita

2024ko Otsailaren 16a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Otsailaren 15eko Etxalar eta Baztango berriak

otsailaren_15eko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2024ko Otsailaren 15a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Otsailaren 14ko Makea eta Lekorneko berriak

otsailaren_14ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2024ko Otsailaren 14a

BERRIKETARIAK | SARA

Otsailaren 13ko Sarako berriak

otsailaren_13ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2024ko Otsailaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016