EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Beti ezartzen dut lauburua, jendeak beti nahi du, baina makila zaharretan frankotan ez zen"
2025eko Ekainaren 11a

Michel Harispuru makila egileak Ibarlako bi ottoen segida hartu du / GURE IRRATIA
Michel Harispuru, makila egilea izan da aste honetako gomita. Behaskanekoa sortzez, Baionan bizi da orain, eta kasik 20 urtez ingeniari izan da hegazkingintzan.
Bere bi osabek Ibarlan zuten makila fabrikaren segida hartzea deliberatu zuelarik bere lana utzi du, eta zortzi urtez Petri eta Panpi Harispururekin formatu da.Züzülun kokatua den Baionako tailerrean lan parte baten egitea erabaki du eta bestea Ibarlan.