EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Gaztaina desagertu zen Europan, bainan Horma garaian Euskal Herrian atxiki zuen"
2023ko Urriaren 25a

Gilles Texier urepeldarra, Makea inguruko Gaztaindietan ere ibiltzen da / GURE IRRATIA
Gilles Texier izan da urriaren 25eko Asteazkeneko Gomita, eta gaztaina izan dute solasgai Panpi Mercapiderekin. Elikagai abandonatu hau berriz biziaraztea eta erabiltzea gogoko du, Ardeche eskualdean ikasi zuen bezala.
Gaztaina elkartea sortu dute, jakintza bat berreskuratzeko, balorizatzeko eta promozionatzeko.
Gaztaindiak aspaldian izan dira Euskal Herrian, eta gaztainaren kultura galdu balin bada, berriz behar dela biziarazi uste du Gilles Texier urepeldarrak. Bere ekoizpenak, irin gaztaina adibidez, Urepele inguruko komertzioetan atzematen ahal dituzue edo Baigorriko merkatuan.