EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Laborantzan ainitz kezka dira, zure baitan ari zira lotuko naiz, pasatuko da, ez naiz erori behar"
2023ko Azaroaren 08a

Mirentxu Elizalde Parachu, Itsasuko biribilgunean den Antxondoko Bordan ikusten ahal duzue / GURE IRRATIA
Mirentxu Elissalde Parachu izan da gure asteazkeneko gomita. Itsasuar laborari ekoizlea, Antxondoko Bordan saltzaile, Herriko Etxean inplikatua da ere laborantza sailan.
Lurraman ere engaiatua, emazte laborariak omenduak diren urte honetan, Panpi Mercapideren mikroan erraiten zigun beren etxean emazteek dutela beti etxaldea kudeatu.