EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Musika hizkuntza unibertsala da eta terapia bat, haurra lokarrarazteko erabiltzen da, ezkontzetan edo ehorzketetan"
2024ko Ekainaren 19a
Naia Robles Aranguiz-ekin bere disko eta lanak aipatu ditugu / GURE IRRATIA
Naia Robles-Aranguiz musikari kantaria izan da gure asteazkeneko gomita. Bere ibilbidean hamaika disko ateratu ditu, hiru bakarlari gisa eta azkena Musik’haria deitua, Yannick Telletxea eta Xabi Albisturrekin.
Papogorri ikusgarria aipatu digu, eta irakaskuntza utzi zuela musikoterapian formatzeko ere kondatu dio Panpi Mercapideri.