EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Irri egiten ahal dugu euskaraz, bainan askotan umore marka esaldi batean, frantsesez edo gazteleraz egiten dugu!"
2024ko Ekainaren 27a
Maryse Urruty antzerkia bere pasioaz aritu zauku / GURE IRRATIA
Martxutakoa sortzez, Maryse Urruty antzerkilaria izaiteaz gain, musikari, taula zuzendari eta kantari da ere.
Antton Lukurekin egin zituela lehen urratsak antzerkian erran dauku.
Ikasketak, Sciences-Po Tolosan egin zituen. Berriz etorri zen Euskal Herrirat 2017an, Itzuli konpaina sortu zuen, eta gero ta gehio sartu da euskal antzerkiaren munduan. Langile zorrotza da eta ideiak ez ditu falta.