EMANKIZUNAK | HOSTOKADAK

Sarako lezeetan ipuinak

2024ko Uztailaren 05a

Sarako%20lezeetan%20ipuinak

Maddi Zubeldia ipuin kondatzen publikoaren aitzinean / SARAKO LEZEAK

MP3 jaitsi

Ipuin kondaketa bat antolatu zuten Sarako leku mitiko batean. Maddi Zubeldia artistak, 3 ipuin eman ditu euskaraz, Sarako lezeetako bisita batean. Olatz-ek bisita segitu du mikroa eskuan. Artistaren ipuinak, solasak, baita ere Argitxu Axeritogarai komunikazio arduraduna eta bisitarien hitzak entzunen ditugu ondoko saioan.


Email Facebook Twitter LinkedIn

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Irri egiten ahal dugu euskaraz, bainan askotan umore marka esaldi batean, frantsesez edo gazteleraz egiten dugu!"

Irri%20egiten%20ahal%20dugu%20euskaraz_%20bainan%20askotan%20umore%20marka%20esaldi%20batean_%20frantsesez%20edo%20gazteleraz%20egiten%20dugu!

Maryse Urruty antzerkia bere pasioaz aritu zauku / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Martxutakoa sortzez, Maryse Urruty antzerkilaria izaiteaz gain, musikari, taula zuzendari eta kantari da ere.

Antton Lukurekin egin zituela lehen urratsak antzerkian erran dauku.

Ikasketak, Sciences-Po Tolosan egin zituen. Berriz etorri zen Euskal Herrirat 2017an, Itzuli konpaina sortu zuen, eta gero ta gehio sartu da euskal antzerkiaren munduan. Langile zorrotza da eta ideiak ez ditu falta.


2024ko Ekainaren 27a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 06 25

Adi%202024%2006%2025

O taldea

MP3 jaitsi

Ortzo eta bere luma, Amorante, Kuartz, Alerta, Lankum, Biche, Swirls, Tacoblaster, O., Greenleaf, Alastor, Deception.


2024ko Ekainaren 26a


EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Musika hizkuntza unibertsala da eta terapia bat, haurra lokarrarazteko erabiltzen da, ezkontzetan edo ehorzketetan"

Musika%20hizkuntza%20unibertsala%20da%20eta%20terapia%20bat_%20haurra%20lokarrarazteko%20erabiltzen%20da_%20ezkontzetan%20edo%20ehorzketetan

Naia Robles Aranguiz-ekin bere disko eta lanak aipatu ditugu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Naia Robles-Aranguiz musikari kantaria izan da gure asteazkeneko gomita. Bere ibilbidean hamaika disko ateratu ditu, hiru bakarlari gisa eta azkena Musik’haria deitua, Yannick Telletxea eta Xabi Albisturrekin.

Papogorri ikusgarria aipatu digu, eta irakaskuntza utzi zuela musikoterapian formatzeko ere kondatu dio Panpi Mercapideri.




2024ko Ekainaren 19a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 06 18

Adi%202024%2006%2018

Astéréotypie

MP3 jaitsi

Mahl Kobat, Eneritz Furyak, Psilocybe Musika Elkartea, Nukore, Blick Bassy & Yame, The Decemberists, Nezoak, Brazen, Astéréotypie, The Flug, Mono, Dagoba.


2024ko Ekainaren 19a



EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Umorea duen jendeaz mesfidatu behar da, usu umorea duzularik gauzak ilun ikusten ahal dituzu"

Umorea%20duen%20jendeaz%20mesfidatu%20behar%20da_%20usu%20umorea%20duzularik%20gauzak%20ilun%20ikusten%20ahal%20dituzu

Ekhi Lambert Gure Irratiko estudioetan egon da, bere azken diskoaz eta orokorkiago bere ibilbideaz hitz egiteko / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Sortzez Irulegikoa den Ekhi Lambert musikaria genuen gomita goizean. “Haustura” lehen diskoa atera zuen 2019an, eta joan den urte ondarrean “Inbasioak” deitu lana.

Bere bakarlari proiektuetaz gain, bestentzat sortzen ditu musikak eta konponketak. Musikaz bizi dela esplikatu dio Panpi Mercapideri.


2024ko Ekainaren 12a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 04 11

Adi%202024%2004%2011

Lola Young / SOPHIE JONES

MP3 jaitsi

Maialen Ibarra, Saji, Gurs, Knives, Lola Young, Phillipe Katerine, Eels, Feist, Petit Bureau, Dead Horse One, Apocalyptica, Provisional.


2024ko Ekainaren 12a


EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2024 06 11

Aspaldiko%20Gazteak%202024%2006%2011

MP3 jaitsi

Saio honetan, Alzheimer eritasuna aipatuko dugu. Maddi Zubeldia Arozenak eritasuna hurbiletik ezagutu du, bere amak ukan duelako. Bizitzen zuena idatzi du, eta hortik irakurketa antzeztu bat sortu du:Oroitzen naizeno. Bernadette Lurorekin taularatua. Bere esperientzia eta bizipenak kondatu dizkigu.

Mylene Wasielewski Iparraldeko France Alzheimer elkarteko koordinatzailea da. Aipatuko digu elkarteak ekartzen ahal duen laguntza, nola bizi eri batekin, eta nola hauetaz arduratu. Aholkuak ekartzen ahal dira ere laguntzaileen arteko mintzatzeko saioetan.


2024ko Ekainaren 11a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #25

Disko%20Gogorra%20%2325

No Tongues taldea

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, eta hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet. 25. emankizuna eta sasoiko azkena:

  • Yanvalou: Creole O Voudoun
  • Ti-Coca eta Wanga neges: Greda
  • Boukan Ginen: Tande
  • Ti Emile: I Chaud I chaud
  • Sister Rosetta Tharpe: Didn’t rain
  • Sudissimo (Dario Muci, Enza Pagliara, Emanuele Licci, Roberto Licci): Lu bene mie
  • Sudissimo: proverbi de lu paise
  • La perla: Guayabo
  • La redada: Calla boca
  • No Tongues: Onze Heure Trente Et Une
  • No Tongues: Fronni d’Alia
  • Etienne Jaumet: Metallik Cages (Acid Arab Remix)

2024ko Ekainaren 11a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016