EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Pastorala lan kolektiboa da, denak tren berdinean, xofur batekin bainan denak ber heinean"
2024ko Irailaren 18a
Pantxika Urruty Barkoxen sortua, eta Lapurdin errotua / GURE IRRATIA
Pantxika Urruty errejenta, gure astezken goizeko gomita izan da aste honetan. Inesa De Gaxen pastorala, bakarrik zuzentzen duen bosgarren lana da.
Ekainean asteburu berean bi aldiz eman zuten Bastidan, Bardozen berriz emanen dute irailaren 21 eta 22 honetan 15.30etan.
Txartelak sarean erosten ahal dituzue edo Elkar dendan Baionan eta Ipar Euskal Herriko turismo bulegoetan.
Panpi Mercapideren gomita izan da ordu batez Pantxika Urruty.