EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Diseinuan keinu batzu egiten dizkiogu tradizioari, ez gehiegi bestela biper gorrian bukatzen duzu"
2024ko Urriaren 09a

Jean Louis Iratzoki Azkaingo diseinatzailea / GURE IRRATIA
Diseinu industriala egiten duen Jean Louis Iratzoki izan dugu asteazkeneko gomita. Azkainen du bere bulegoa bere aitak zuen lehengo zurgintza tailerrean.
Alki, lanpara, aire purifikadore edo bestemarrazten ditu Iratzoki Estudioak.
Harro da Jean Louis Iratzoki, duela hogeibat urte hasi lanaz Alki enpresarekin. Bere usaiako modeloetatik haratago joaiteko parioa egin baiztuen, eta lortu duela erran daiteko, enpresak izan duen garapena ikusita.
Hemendik liburua ere aipatu du Jean Louis Iratzokik
Italiako bidai batean ezagutu duen musika talde bat partekatu ondotik, Hemendik liburua aipatu dio Panpi Merkapideri.
Euskal Herriko objektuak, eta beraz diseinuak biltzen dituen liburua, laster sarean ikusgai izango dena.