EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Feldenkraisean gehienik beldurrarazten duena, izena da"
2024ko Urriaren 16a

Kattalin Etxeberrik, Feldenkrais saio bat proposatu du zuzenean / GURE IRRATIAN
Asteazkeneko gomita, Kattalin Etxeberri Baionan bizi den baxenabarretarra izan dugu.
Feldenkrais metodoa aipatu dugu, Kattalin Etxeberrik praktikatzen eta irakasten duena. Hasteko zer den eta nola hasi den esplikatu dio Panpi Mercapideri, eta saiatzeko parada eskaini dio ere.
Feldenkrais saio bat zuzenean Gure Irratian
Fendenkrais metodoa ulertzeko, egokiena saiatzea da. Horregatik Kattalin Etxeberrik proposamen berezia egin digu, zuzenean saio bat proposatuz.
Etxean, lasaiean den gune batean egitea gomendatua da.