EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Musikaria taula gainean eta antzokietan bada bakarrik, iduritzen zait zerbait falta zaiola"
2024ko Urriaren 23a

Pantxix Bidart artista irratira hurbildu da bere gitarrarekin / GURE IRRATIA
Goiz honetako asteazkeneko gomita Pantxix Bidart hazpandarra izan dugu. Musikari, kantari, irratilari, kronikari eta gasna saltzaile ere izan da. Hainbat musika proiektutan ibili da, Mister Saguakekin hasi, Elaudi, BBAX, Bibi edo gaur egun AH! taldearekin.
Zuzeneko elkarrizketaz gain, kantu batzu ere kantatu dizkigu bere gitarrarekin.
Harri Xuria Eskuetan ibilaldi performatiboa igandean
Igandean Luhuson izanen da "Harri xuria eskuetan" Le Petit Theatre de Pain taldearen egitasmoan parte hartuko du. Beste artista batzuekin eginen den ibilaldi performatiboa aipatu du Panpi Mercapiderekin.