EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
“Eskasa bazen haurrentzako kantuen arloan, eta gogoa ginuen kantu horiek grabatzea”
2024ko Urriaren 31a

Arantxa Lannes uztariztarra, dantzaria, margolaria eta kantaria da / GURE IRRATIA
Artista anitza gisa aurkezten ahal genuke dantzaria, margolaria edota kantaria den Arantxa Lannes.
Uztariztarra aste honen asteazkeneko gomita izan dugu, aktualitatean baita Plisti Plasta disko berriarekin. Alabena konpainiariaren zigilupean, Maider Martineau musikariarekin batera haur kantuak biltzen dituen diskoa lehen aldiz aurkeztuko dute ostiral honetan Kanboko AIEC gelan arratsaldeko 5etan.
Diskoa aipatu aitzin, artista lanbideaz aritu dira Arantxa Idieder kazetariarekin, haurtzarotik hasita ikasketak, ibilbide hautuak eta artista izaiteak dituen zailtasunez ere.
Plisti Plasta kontzertu dantzaldia azaroaren 1ean Kanbon
FLIPLUF ikusgarriaren segida gisa hartzen ahal genuke, Plisti Plasta Kontzertu dantzaldi eta diskoa. Azaroaren 1ean Kanbon aurkeztuko dute haur eta burasoei zuzendu proiektu musikala.
Patrick Fisherrekin grabatu duten diskoa, kontzertu "parte hartzaile" batean aurkeztuko dute azaroaren 1ean, 17.00etan Kanboko AIEC gelan.