EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Kanpoko jendeeri enbeia eman behar diegu euskara mintzatzeko eta euskal kultura onartzeko"
2024ko Azaroaren 06a
Serge Isteque, Baigorrin sortu den biarriztar errotua / GURE IRRATIA
Serge Istèque Baigorriarra, orain Miarritzen bizi dena ginuen Asteazkeneko gomita aste honetan. Dantzari, kirolari, ostalari ere izana, eta gaur egun “Aita zendako?” ikusgarria muntatzen ari dena.
Heldu den urteko udan emango dute komedia-musikal hau, Miarritzen eta Donibane Garazin uztailean. Serge Istèquek xehekiago aipatu dio Panpi Mercapideri.
Biarritzeko komertsanten arduraduna
Serge Istequen ibilbide oparoaz aritu dira asteazkeneko gomitaren tartean. Ibilbide hortan Baigorrin sortua, Biarritzeko komertsanteen burua egon da, G7 garaian kudeaketa konplikatua izan zela aipatu digu.