EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Telebista munduan, bat batean dena bukatzen da, dena hasten den bezala"
2024ko Azaroaren 13a
Joanes Etxebeste "Pontx" pailazoak bere ikusgarri berria aurkeztuko du larunbatean / GURE IRRATIA
Aste honetako gomita, Joanes Etxebeste Saratarra izan dugu.
19 urte ditu, eta ttipitan hasi zen telebistako pailazoak imitatzen: horrela sortu du Pontx pailazoa.
Bi ikusgarri sortu ditu: Gelara joan den urtean, eta aurten Denak plazara! Larunbatean estrenatuko du azken hau, azaroaren 16an, arratsaldeko 5.30tan Saran. Bi disko ere argitaratu ditu ikusgarrieri lotuak.
Goazen telesailaren esperientzia
Joanes Etxebeste gomitarekin aktore lanaz aritu dira ere, nola landu duen, harremanak nolakoak ziren, egunero testu baten ikastearena edota 16 urtetan etxetik urrun bizitzearena.