EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Helburua da kontsumoa berriz Urruñan ematea, hemengo denda guziekin behar guziendako erantzuna bada"
2024ko Azaroaren 27a
Mikela Forestier komertzioaren eta merkatuaren arduraduna da Urruñako herriko etxean / GURE IRRATIA
Urruñako Herriak, bere komertsantak eta ofizialeak nahi izan ditu lagundu eta goraipatu aste berezi baten bidez: Merkataritza eta ofizialegoaren astean sartu du Urruña herriko etxeak.
Mikela Forestier, komertzioaren eta merkatuaren arduraduna, egunaren helburuak aipatzeko gomitatu dugu, bainan bere ibilbideaz hitz egiteko ere.
Dantzak garrantzia handia du Mikela Forestieren bizian
Urruñako aste bereziaz hitz egiteaz gain, ttipidanik izan duen ibilbibidea dantzan aipatu du ere Panpi Mercapidek, Mikela Forestierekin.