EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Egoiten ahal naiz naturari begira ordu bat, txoriak begiratzen, ikusteko zer egiten duten"
2024ko Abenduaren 20a
Oihana Zamponi-Galé-rekin bidaiak, ipuin kodanketa edota Eusko Ikaskuntza aipatu dugu / GURE IRRATIA
Aste honetako Asteazkeneko Gomita, Oihana Zamponi-Galé Eusko Ikaskuntzan komunikazio arduraduna eta proiektu eramaile dena izan dugu gurekin.
Bidaiatzeko duen gustua aipatu digu, beste pasio bat, istorio eta ipuin kondaketa, Zernahi deitzen den elkartearekin. Baita mozorrotzeko duen gustua ere, ihauteri edo gau beltz garaietan.
Ostiralean Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiriko sari banaketa izanen da arratsaldeko 6.30tan Baionako Herriko Etxean; hortaz ere hitz egin dute Panpi Mercapiderekin.
Bidaiaz bidaia, Euskal kultura beti erdigunean
Oihana Zamponi-Galéren pasio desberdinak aipatu ditugu, eta tartean Zernahi elkartea ere sortu dute ipuin kontaketan aritzeko.