EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Kaskarotetan neskak integratzeko prozesua, aitzakia izan da gogoetatzeko dantza eta generoaren arteko harremanaz"
2025eko Urtarrilaren 22a

Alaia Cachenaut uztariztarra eta antropologoa / GURE IRRATIA
Astezken goiz honetan, Alaia Cachenaut izan da gure aste honetako gomita. Sorkuntza koreografikoa eta kultura eskubideen galdera Euskal Herrian aztertzen ari da bere Doktoretzako tesiarentzat.
Uztaritzeko Kaskarotetan neskak integratzearen inguruan film baten egiten ari da antropologoa. Panpi Mercapideren gomita izan da ordu batez.